diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
Askatasunaren bolondresak

ARTÍCULOS DE OPINIÓN

Askatasunaren bolondresak

27.02.11 - 04:17 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Lehendakariak berak ohiko kontuei buruzko aintzineko eztabaidak alboratu izanak, eztabaida politikoan lasaitasuna eragin du. Baina lasaitasun honen erdian, gai batek urte batzuk atzera eraman gaituela dirudi.
Sortu-ren sorrerak eta, batez ere, berri honen tratamendu informatiboak, iraganerako itzulirako sentipena zabaldu ahal izan du. Dena dela, gaiaren mamian sartuta, ezer ez da iraganean bezala. Lehenik eta behin, ezker abertzaleak lehendabiziko aldiz ETA sokatik daramala dirudi proiektu politiko bat martxan jar dezan, eta proiektu politiko honetan ez dago terrorismoarekin ados jartzerik. Horrela dela uste nahi dugu. Denborak bakarrik ziurtatuko du gure ustea.
Bigarrenez, iraganarekin ez du zerikusirik alderdi berriaren sortzaileek esan dutena modu nahiko argian, hain zuzen ere, ibilbide luzeko proiektu bat dela. Eta arrazoi horregatik, bere urratsak jarraituko dituela datozen foru eta udal haustekundeetan parte hartu ala ez. Atal honi dagokionez, ondo legoke alderdi demokratiko guztiok onartuko bagenu aldez aurretik Justiziak hartzen duen berediktoaren zilegitasuna. Beste motako eztabaidek ez dute zentzurik, Justizia izango bait da azkenengo erabakia hartuko duena; ez Gobernuak, ez alderdi politikoek. Ikusi beharko da iraganarekin konparatuta bi ezberdintasun horiek ez ote diren gertaera zahar eta ezagun eraldatzen. Ikusiko dugu zer gertatzen den. Dena dela joan den otsailaren 7a egun zoriontsu bat izan zen niretzat.
Denbora asko daramagu poliziaren, Justiziaren eta nazioarteko kolaborazioaren bitartez, terrorismoarekin bukatzeko helburu nagusia defendatzen. Baina politikoki irabazi eta konbentzitu beharra zegoen. Eta orain arte, azken urteotan egin izan dugun guztia -azkenengo bake prozesua barne- helburu horretara bideratua zegoen. Badirudi, lortu izan dugula: demokrazia onartu dutela, sinismenez edo konbenien-tziaz, orain arte demokraziaren aurka egin dutenek.
Eta gertaera hau, bi gobernu sozialistekin eman da, bata Espainian eta bestea Euskadin. Honela, egun zoriontsu bat izateaz gain, harro sentitzeko data bat izan zen. Min handiarekin, baina harrotasunez, kontatu ahal izango diegu gure seme-alabei talde terroristaren 800 erailketek baino gehiago ez zutela ezertarako balio izan. Kontatuko diegu eraildakoen senitartekoak hemen geratu ginela, gure lurran. Jakineraziko diegu demokrazia beteafinkatu zela fanatismoari pausua ixteko helburuarekin, euren bizitza sakrifikatu zuten askatasunaren milaka bolondresei esker; alegia, Zuzenbide Estatu baten barruan askatasunaren kontra jotzen dutenek edo eraso-tzaile hauek babesten dituztenek bidezko legeak izan ditzaten euren bizitza sakrifikatu zuten ehundaka pertsonei esker. Izen asko datozkit gogora. Ez dut bat bera ere izendatuko, denak izendatu nahiko nituzkeelako.
Batzuk diskurtso onartezin eta moralgabekoak erabiltzen dituzten arren, gure historiaren atal beltz honi amaiera emateko irrikitan dagoen norbait baldin badago, horiek Euskadiko borrokalari guztien senitartekoak dira -hauek bai, benetako borrokalariak-. Amaiera etor dadila gu bezainbeste desiratzen duen norbait egon daiteke, baina inork ez du gu baino bizikiago espero.
Askatasunak, terrorismoaren bukaerak eta ezker abertzalearen presentzia normalizatuak erakundeetan ez digu kalterik egiten, alderantziz, onura ekartzen digute. Amets gaizto bat izan bait da orain arte bizi izan duguna. Otsailaren 7a egun zoriontsu eta harro bat izan zen niretzat. Ez bakarrik niretzat, Euskadin demokrazia eta askatasuna 30 urte baino gehiagoetan defendatu izan duten milaka pertsonentzako ere bai. Horiek gabe, ez genuke Euskadin demokraziarik izango eta.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.