diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Euskara Biziberritzeko Planaren kudeaketa gaur aurkeztuko da

ANDOAIN

Euskara Biziberritzeko Planaren kudeaketa gaur aurkeztuko da

Plana gizarteratzeko grafitiak, gazteentzako USB-ak eta mahai gaineko txartelak egingo dira

24.02.11 - 03:20 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Andoaingo Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren 2011ko Kudeaketa Planaren aurkezpena egingo dute gaur, eguerdiko 12:00etan, Petri Romerok, Euskarazko zinegotzia, eta Euskara teknikaria den Patxi Baztarrikak.
Aipatutako Kudeaketa Planean jasotzen dira Andoaingo Udalak urtean zehar euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin hamar arlotan burutuko dituen ekintzak. Ondorengoak dira interbentzio-arloak: euskararen transmisioa familian, helduen euskalduntzea, lanbide heziketan euskarazko irakaskuntza bultzatu, Udalaren beraren jardun propioa, lan-mundua eta merkataritza, aisialdia, kirola, kulturgintza, komunikabideak eta teknologia berriak.
Kudeaketa Planaren bidez esparru hauetan hainbat ekintzak burutuko dira, besteak beste, haur jaio berrien gurasoei zuzendutako sentsibilizazio lana etxeko hizkuntza euskara izan dezaten, gurasoentzako kantu eta ipuin ikastaroak, Karrikako ludotekan antola-tzen den 'Larunbatetan ere euskaraz' ekimena, Mintzalagunaprograma berria, euskara ikasten ari diren ikasleentzako diru-laguntzak, lanbide-heziketan euskarazko irakaskuntza bultza-tzea, Andoaingo lau enpresatan eta merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeko aholkularitza eta diru-laguntzak, 'Goazen Jolastera' udaleku irekia, 'Erreportari Gaztea' saria, euskaraz irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko ekimenak, gida-baimena euskaraz prestatu eta eskuratzeko ekimena, 'Bost press' eta 'Bost txiki'aldizkariak eta sms-ak euskaraz egiteko ekimena.
Mezua gizarteratzeko
Udalak 2010eko azaroaren 25ean egindako Osoko Bilkuran aho batez onartu zuen Euskara Biziberri- tzeko Plan Nagusia.
Plan estrategiko hori zazpi urterako egin da, 2011tik 2017ra arte. Bere helburu nagusia da, alde batetik, Andoaingo gizarte-bizitzan euskara erabiltzeko aukerak sor-tzea, euskaraz bizi nahi duenak hala egiteko aukera izan dezan. Bestetik, euskararen erabilera aktiboki sustatzea.
Hori dela-eta, helburu horien aldeko mezua gizarteratzeko xedez, zenbait komunikazio-ekintza egingo dira datozen egunetan, hala nola, grafitiak, gazteentzako USB-ak, etxe guztietara banatuko den liburuxka, eta mahai gaineko txartelak.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.