Buruntzaldeko enpresetan euskeraren erabilera susta-tzeko asmoz, 'Baietz gurean' egitasmoa jarri dute abian Buruntzaldea osatzen duten 6 udalerriek, hain zuzen, Urnieta, Hernani, Astigarraga, Lasarte-Oria, Andoain eta Usurbilen.
Proiektu berriaren nondik-norakoak aurkeztu zituzten duela gutxi egitasmoaren zenbait ordezkarik Urnietako Udaletxean.Bertan, azaldu zutenez «helburu nagusia Buruntzaldean ahalik eta enpresa gehienek jartzea abian euskararen erabilera normalizatzeko bitartekoak».
Horretarako, Ahize-AEK hizkun-tza-aholkularitzaren proposamen batean oinarrituta, eta Bikain ziurtagiria erreferente hartuta, euskararen erabilera normalizatzeko bidera erakartzea enpresak. «Burun-tzaldea osatzen dugun sei udalerriak aspaldi ari gara lan munduan euskara sustatzeko elkarlanean eta orain arte Buruntzaldeko enpresetan euskara planak abian jartzea eta garatzea sustatzen aritu gara», argitu zuen Malores Etxeberriak, Hernaniko Euskara zerbitzuko langileak.
Egitasmoa
Buruntzaldeko herrietako 10 langiletik gorako enpresei zuzendutako egitasmoa da -euskara edota euskarazko sorkuntza enpresaren jarduera nagusitzat duten enpresek ezingo dituzte egitasmo honek eskaintzen dituen diru-laguntzak jaso-. 2010-2011 ikasturtetik hasita eta 2014 bitartean burutuko da. Ondoren, lau urteen inguruko balorazio orokorra eta emaitzen hausnarketa egingo dira, lan munduan aurrerantzean hartuko den bidea berriro zehazteko.
Proiektu honen abiapuntua 2010ean Buruntzaldeko 390 enpresari pasatu zitzaien inkesta izan zen. «Euskararen erabilera normaliza-tzeko enpresaren beharrak, eta nahiak, zein ziren detektatzeko. 170 enpresak erantzun zioten inkestari, unibertsoaren %40ak. Erantzun duten horien artean 52 enpresak azaldu dute euskaren erabilera normalizatzeko zerbait egiteko prestutasuna. Eta erantzun guztiak kontuan izanda, bertan agertzen ziren eskariak, alegia, aukeratu dira 12 enpresa, bi Buruntzaldeko herri bakoitzeko», azaldu zuen Marifer Gorostizak, Lasarte-Oriako euskara zerbitzutik.
Funtzionamenduaren aldetik, «'Baietz gurean' egitasmoan parte hartzea erabakitzen duten enpresei azterketa bat egingo zaie egoera linguistikoa zein den jakiteko. 0-1000 puntuko tartean neurtuko da egoera eta dauden tokitik abiatuta, 100 puntuko salto bakoitzeko jasoko dute diru saria. Puntu horiek nola lortu ditzaketen esango die Ahize enpresa aholkulariak. Hasierako puntuak gehiago sarituko dira, lehengo pausoak ematea zailagoa baita. Mugak gainditzen joan beharko dira, betebeharrak osatuz».
Eusko Jaurlaritzak ematen duen Bikain Ziurtagiria lortzeko bidea errazteko asmoa ere badu egitasmoak. «Bi sariak lortu daitezke. Gure egitasmoak Bikain lortzeko bidean ematen du diru laguntza, eta hau atera ondoren, Eusko Jaurlaritzak beste laguntza ematen du».
Aurkezpenean TSST enpresako gerenteak, Santiago Sarasolak, bertan euskeraren erabilera normalizatzeko plana martxan jarrita bertako esperientziaren berri eman zuen. «Merkatuaren eskaerari eran-tzuteko gai izan behar gara. Gainera, langileen artean harrena ona izan du, euskaraz lan egiteko aukera ematen baitu. Batzuentzat lantzeko aukera da eta beste batzuek integrazio bezala hartu dute, beraien arteko harremanak zabalduz eta hobetuz».
Iker Urruzolak, Buruntzaldeko lan munduko batzordeko sindikatuetako ordezkariak, argi utzi nahi izan zuen «euskara eta euskaragatik lanean jarraitu behar dugu,bai sindikatuek, empresek eta langileek».