diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
Zailtasunei batera egingo diete aurre euskal hedabideek

AL DÍA LOCAL

Zailtasunei batera egingo diete aurre euskal hedabideek

Laguntzetan baliabide handiagoak behar direla azaldu dute, horiek egonkortuko dituzten politika berriak eskatuz

16.02.11 - 03:05 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
100dik gora hedabide; 620 langile; CIESek propio egindako azterketa baten arabera, 450.000 irakurle (euskaldunen %57)... Datu horiek nabarmendu zituzten atzo euskarazko hedabide ez publikoetako ordezkariek, beste jauzi bat egiteko ordua dela adierazteko eta zailtasunei aurre egiteko hainbat ekimen elkarrekin burutzea erabaki dutela azaltzeko egin zuten agerraldian. Hain zuzen ere, otsailaren 1ean editorial bateratua argitaratu bazuten, atzo batera agertu ziren jendaurrean mota eta tamaina guztietako 80 hedabidetako ordezkariak Donostian.
Tokian tokiko hedabide ugari biltzen dituen Topagunea euskara elkarteen federazioko zuzendari Jasone Mendizabalek azaldu zuenez, euskarazko hedabideek osatzen dutena «diruz lagundutako sektorea da, hala behar duelako, merkatu parametro hutsetan bizirauterik ez duelako eta funtzio publiko ezinbestekoa duelako». Azpimarratu zuen, hala ere, erakunde publiko desberdinetatik jasotzen dituzten 7,6 milioi euroek gutxigatik gainditzen dituztela hedabide horiexek, zerga eta kotizazioak medio, alor publikoari ordaintzen diotena (7 milioi).
Euskarazko hedabideen egoera ekonomikoa beti izan da zaila baina, une honetan, berariazkoa duten prekarietateari komunikazioaren mundua pairatzen ari den krisia gehitu zaio. «Erronka berriei aurre egiteko sostengu erantsi bat behar izan dugunean, laguntzak murriztuta ikusi ditugu, krisiaren aitzakian», esan zuten, aipatuz betiere badirera ekarpenei eutsi dieten erakundeak, hala nola Eusko Jaurlaritza.
Erronka, ordea, biziraupen soiletik harago joatea da, eskaintza etengabe egokitzea eta aberastea eta sektore bezala garatzea. Horretarako «premia biziko bi gai» identifikatu dituzte: diru-laguntzak eta publizitatea. Laguntzei dagokienez, horietara bideratutako baliabideak handitzea eskatu dute baina, batez ere, «egungo laguntza deialdiaren dinamikatik bide egonkorragoetarako urratsa» egitea, laguntzak produkzioari eta hedapenari lotutako irizpideen arabera finkotuz. Publizitate instituzionala banatzerakoan euskarazko hedabideen pisua kontua har dadin ere eskatu zuten, «agerikoa baita orain ez dutela horrelakorik egiten».
Hurrengo asteetan, euskarazko hedabide ez publikoek zuzenean aurkeztu nahi dizkiete proposamen horiek guztiak instituzio nagusietako eta alderdi politikoetako ordezkariei.
En Tuenti
Zailtasunei batera egingo diete aurre euskal hedabideek

Ordezkariak. Mota eta tamaina guztietako hedabideetako ordezkariak bildu ziren.

Elecciones 20N
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.