diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Legezko onespenik gabe jarraituko dute hizkuntza gutxituek Frantzian

AL DÍA

Legezko onespenik gabe jarraituko dute hizkuntza gutxituek Frantzian

04.02.11 - 02:57 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Berariazko legerik eta legezko onarpenik gabe jarraituko dute Frantzian hizkuntza gutxituek, euskara barne, herenegun ez baitzuen aurrera egin Pariseko Asanblea Nazionalean 'eskualdeetako hizkuntzak' aintzat hartuko zituen lege proiektuak. Hain zuzen ere, Armand Jung parlamentari sozialistak eraman zuen gaia parlamentura galdera baten bitartez. Ez zihoan bere izenean, Asanblea Nazionalean bertan frantsesa ez beste hizkuntzen inguruko lantaldearenean baizik, 59 parlamentarik sinatutako lege proposamena defendatuz.
Eta, gaia parlamentura iritsi den gainerako guztietan bezala, ezezko biribilarekin egin zuen topo. Nahiz eta 2008. urteaz geroztik Frantziako Konstituzioak aipatu hizkuntza gutxitu guztiak direla «Frantziaren ondare», horrek ez du lege aldetiko batere aldaketarik ekarri, eta frantsesak jarraitzen du Errepublikaren hizkuntza bakarra izaten. Horixe izan zen hauin zuzen Luc Chatel, Hezkuntza Nazionaleko ministroak, bere ezezkoa oinarritzeko erabili zuen argudio nagusia.
En Tuenti
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.