diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Bide Ertzean taldeak 'Don Inorrez' disko berria aurkeztuko du gaur

AZPEITIA

Bide Ertzean taldeak 'Don Inorrez' disko berria aurkeztuko du gaur

Sanagustin kulturgunean eskainiko du kontzertua, 22:00etan. Sarrerak emanaldia baino lehen salgai izango dira eta zortzi euro balio dute

28.01.11 - 03:35 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Bide Ertzean taldeko kideak Azpeitian izango ditugu gaur, beren azken diskoa,'Don Inorrez', aurkezteko asmoarekin.
Kultur Mahaiak eta Udalak elkarlanean antolatutako emanaldia 22:00etan hasiko da Sanagustinen. Sarrera 8 eurotan eros ahal izango da.
Tolosaldeko taldeak geldialdia egin zuen 2008an, 'Leidor Sessions' zuzeneko CD-DVDa prestatze lanetarako. Hamar urtean izandako bilakaera itzela harrotasunez erakusteko aitzakia izan zen. Baliteke inork pentsatzea taldeari sormena agortzen ari zitzaiola. «Oker handia», diote taldekideek. Ez da urtebete pasa 'Leidor Sessions' plazaratu zutenetik eta 'Don Inorrez' heldu zaigu, Bide Ertzeanek une gozoan jarraitzen duela baieztatzen duen diskoa.
Ezaugarriak
«Ez da aldaketa handirik dakarren diskoa, aurrekoak ere ez ziren». Taldeak beti nahiago izan du bilakaera eta aurrerapausoak detaileetan erakustea, batez ere Fran Iturbe (gitarrak) eta Joserra Senperena (te-klatuak, akordeoia) taldekide finko bihurtu direnetik. Hala ere, Bide Ertzeanen beste diskoen aldean ezberdina dirudi 'Don Inorrez'-ek, beharbada inoiz baino gehiago kantu bakoitzari izaera propioa ematen asmatu dutelako. Errepikapenean erori gabe, instrumentazioa, giroak, estiloa aldatu egiten dira kantu batetik bestera: The Jayhawksen eskolako country-pop dotorea (Don Inorrez), blues gitarra baten eta hammond organoaren gainean eraikitako soul baladak (Ez nau inork espero), folk kutsuko pieza biluziak (Zatoz zoragarria, Zure ausentzia), vals-ak (Bost egun eman), pop kantu zuzenak (Zurekin dantzatu nahi nuke), Bide Ertzeanek hain ondo egiten dituen tenpo ertaineko kantuak (Hondar-tzan). Soinu akustikoa gailentzen zaio elektrikoari eta nabarmen-tzekoa da Joserra Senperenaren ardurapean hari moldaketetan egindako lana, bereziki 'Lizarbakar' edota 'Ez nau inork espero' abestietan.
Neguko disko batekin itzuli da Bide Ertzean, negukoa baina ez ho-tza, bihotz bakarti, ausentzia eta igande arratsaldeei buruzko kantuez osatua.
En Tuenti
Bide Ertzean taldeak 'Don Inorrez' disko berria aurkeztuko du gaur

Soinu akustikoa elektrikoari gailentzen zaio Bide Ertzean-en disko berri honetan.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.