diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Euskara Zerbitzuak martxan du web gunea, ordizia-euskaraz.com

ORDIZIA

Euskara Zerbitzuak martxan du web gunea, ordizia-euskaraz.com

Abian jartzen duen web orri honekin Euskara Zerbitzuak aspaldiko asmoa betetzen du

27.01.11 - 03:24 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Belen Maiza Ordiziako Udaleko Hezkuntza eta Euskara zinegotziak, atzo, Euskara Zerbitzuaren web orri berriaren aurkezpena plazaratu zuen. «Aspaldiko asmoa zen euskara zerbitzuaren web orria abiane jartzea. Euskara zerbitzuan aldaketak izan ziren eta nahi baino gehiago atzeratu zaigu web orria martxan jartzea», azaldu zuen.
«Egungo informazio iturri berriak erabat garatu eta zabaldu dira gure gizartean eta guk ere, gure txikitasunetik, unibertso zabal horretan egon nahi dugu. Web gune honen helburu nagusia Ordizian euskaraz eta euskararekin lotura duten ekimen guztiak gune jakin batean batzea da», adierazi zuen.
Teknologi berrien arloan, duela urte eta erdi, Euskara delegazioak bilalan.net webgunea abian jarri zuen. Helburua euskaraz funtzionatu nahi zuten edo euskaraz jarduten zuten Ordiziako elkarteei eta enpresei langile euskaldunak aurkitzeko bidea eskaintzea zen. Era berean, lan bila zebiltzanei ere euskaraz funtzionatzen zuen enpresak aurkitzeko aukera gehiago eskaintze zitzaien.
Interneneten bitartez orri horretan sartu ta gero, 'lana euskaraz egin nahi baduzu, edo langile euskaldunak behar badituzu, hemen duzu aukera' lemapean interesatuek bi aukera nagusi aurkitu zitzateken. Alde batetik, lana bila-tzen ari zirenentzako bazeuden hitu atal: curriculuma sartu, eskaintzak jaso, eta eskaintzak ikusi. Bestetik, enpreseentzako (Langileak bilatzen ari naiz, lerroan): Eskaintza sartu, curriculumak jaso, eta hautagaiak ikusi aukerak zeuden.
Ildo horretatik, abian jarritako web gunea aurrerapauso garrantzitsu-tzat jotzen da. Orria sortu duen Lametza enpresako Joxerra Aizpuruak azalpen teknikoak eman zituen; web orriaren ezaugarri teknikoez gain, hura elikatu eta mantenua egiteko behar den guztiaz aritu zen.
Ondoren, Euskara Zerbitzuko Jon Odriozola teknikariak atalez atal azaldu zuen web orriaren edukia; azken berriak, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) ekintza guztien azalpena, Ordizian euskararen bilakaera soziolinguistikoa, diru-laguntzen informazioa non lortu eta nola bideratu, euskaraz lan egiteko baliabide nagusiak, eta herritarren hizkuntza eskubideak zein diren eta non dauden jasota azaldu zuen.
Beste alde batetik, aurrerantzean herritarrek web orriaren bidez euskara zerbitzuarekin zuzenean eskaerak egiteko aukera nabarmendu zuen; itzulpen zerbitzua, zalan-tzak argitzeko hizkuntza aholkularitza eta Udalean erabiltzen diren agiri guztiak eskuratzeko aukera.
Amaitzeko, Izaskun Zubitur euskara teknikariak Ordiziako Toponimia lan berriari eman zaion lekua aipatu zuen. Izan ere, web orritik Toponimiako web orrira lotura zuzena dago, eta berriki, herrian izan diren kale-izenen aldaketak azaldu zituen; eduki nagusiak ere aipatu eta zehaztu zituen.
Web orriko azalean, albiste arloan, berri pare bat irakurri daitezke: 'Euskal abizenak euskal grafiaz: Apelliduak Abizentzen', izenburupean aipatzen dena, bertan, erdarazko grafiaz idatzitako euskal jatorriko abizenak euskaratzeko ekimenaren inguruan datu zehatzak ematen dituena. Eta, 'Lagunarteko hizkera lantzeko ikastaroa eta Komiki Lehiaketari' dagokiona.
Hortik aurrera albiste gehiago; errenta aitorpena, gidabaimena euskaraz eta abar, eta bukaera aldean, 'Ba al zenekien'?, lelopean, bitxikeri gisa horrelako aipamen bat: 'arraize' hitza Goierrin erabiltzen dela eta 'viento de este' esan nahi duela.
En Tuenti
Euskara Zerbitzuak martxan du web gunea, ordizia-euskaraz.com

Belen Maiza zinegotzia, eta Jon Odriozola eta Izaskun Zubitur teknikariak aurkezpenean. :: MARIN

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.