diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Gidabaimena euskaraz ateratzeagatik 22 laguni aitortza

AZKOITIA

Gidabaimena euskaraz ateratzeagatik 22 laguni aitortza

Etxaniz autoeskolak maiatzetik du gidabaimena euskaraz ateratzeko eskaintza

31.12.10 - 03:43 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Etxaniz autoeskolak eskainita gidabaimena euskaraz atera duten 22 lagunek diploma bana jaso zuten asteazkenean, abenduak 29, Udaletxeko Pleno Aretoan egindako ekitaldian.
Diplomak Udaleko Euskara zinegotzi den Yolanda Larrañagak eta Etxaniz autoeskolako Uxua Aizpuruk banatu zituzten.
Etxaniz autoeskolak maiatzetik du gidabaimena euskaraz ateratzeko eskaintza eta hainbat baliabide eta bitarteko jarri behar izan ditu, araudia euskaraz ikasteko ordenagailu bidezko aplikazioa adibidez. Egindako inbertsio horiek diruz lagundu ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak. Yolanda Larrañaga zinegotziak adierazi zuenez: «Euskara eguneroko esparru denetara zabaltzen ari da, eta gidabaimenarena bat gehiago da. Honela, beste udalerritan egin bezala gurean ere dagoeneko bada gidabaimena euskaraz ateratzeko eskaintza aukera». Autoeskola eta Udaleko Euskara Zerbitzuak elkarlanean burututako ekimenarekin «oso gustura» dira. Udaberritik hona guztira 22 lagunek atera dute gidabaimena euskaraz, eta orain, lagun horiek diploma bana jaso dute. Diplomarekin azkoitiar horiek euskararen alde egindako aukeraketa txalotu nahi izan da, eta bide batez gidabaimena ateratzeko asmoa dutenei euskararen aldeko apustua egitera bultzatu. Aipatu, Etxaniz autoeskolakoek 'Euskararn Bidean' maila eskuratu zuela joan den apirilean.
En Tuenti
Gidabaimena euskaraz ateratzeagatik 22 laguni aitortza

Euren aukera txalotzeko diploma bana jasoko dute Udaleko Euskara zinegotziaren eta Etxaniz autoeskolako ordezkariaren eskutik.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.