diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Uemako 40 udalek Euskadiko eta Gipuzkoako Kutxeekin hitzarmena sinatu dute, euskararen normalkuntzan

OIARTZUN

Uemako 40 udalek Euskadiko eta Gipuzkoako Kutxeekin hitzarmena sinatu dute, euskararen normalkuntzan

30.12.10 - 02:27 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Hitzarmenaren bidez, bi finantza erakundeek konpromisoa hartu dute UEMAko udalerrietan eskaintzen dituzten komunikazio guztiak euskaraz egiteko.
Kutxa biek hartutako konpromiso nagusiak honako hauek dira: langile finko zein aldi baterakoak euskaldunak izatea eta behar bezala prestatuta egotea komunikazioak euskaraz ondo eskaintzeko; bezeroei lehen hitza euskaraz egitea; produktuak kontratatzen direnean eskaintza euskaraz egitea; txartelak euskaraz sortzea kontrakoa esan ezean; euskara erabiltzeko sustapena era desberdinez egitea; publizitate, kartel eta esku orriak euskaraz egotea eta lehentasuna izatea; libreta eta kontuetako idazpenak euskaraz egotea; etab.
Bost urtetako iraupena duen hitzarmen honen jarraipena egiteko, urtero helburu zehatzak ezarriko dira eta bilakaera nola doan ikusteko, hizkuntza neurketa zehatza egingo da udal bakoitzean.
Bestalde, gaur egun EAEko 230tik gora bake epaitegitan ezin dira jaioberriak euskaraz erregistratu, eta UEMAk dagokien erakundeei neurriak hartzeko eskatu die, ahalik eta lasterren aspalditik datorren urraketa sistematikoa buka dadin. UEMAk ez ezik, beste 17 udalek ere (tartean Oiartzungoak) onartu dute mozioa, eta hurrengo asteetan beste askok onartzea espero dute.
Nabarmentzekoa da Nafarroako UEMAko herrietan aurreratuago daudela kontu horiek: Iruñean ez ezik eremu euskalduneko bake epaitegietan badago haurrak euskaraz erregistratzerik.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.