diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
'Legazpiko ahotsak' sarean

LEGAZPI

'Legazpiko ahotsak' sarean

Burdinola eta Badihardugu elkarteak 32 herritar elkarrizketatu dituzte. Bildutako materiala Interneten zintzilikatuko dute, guztien erabilpenerako. Helburua bikoitza da: gure euskara jasotzea eta adineko pertsonen bizipenak ezagutzea

23.12.10 - 01:58 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Burdinola eta Badihardugu elkarteak proiektu berri bat ezagutzera eman dute Legazpin, bi helburu nagusi dituena: herriak duen euskara ondarea jasotzea eta gure aurrekoen bizimodua nolakoa izan zen ezagutaraztea. Horretarako bi baliabide erabili dituzte. Lehenengoa eta garrantzitsuena, adineko legazpiarrak izan dira. Guztira 32 bizilagun elkarrizketatu dituzte proiektu honen barruan, bakoitzaren adierazpenak bideo kamararekin grabatuz. Bigarren baliabidea Internet dugu, bildutako material guztia honen bidez zabalduko dute eta: «Elkarrizketa guztiak antolatu, landu eta digitalizatu ondoren, sarean zintzilikatuko asmoa dugu, herritar guztien eskura egon daitezen», azaldu du Aitziber Otegi, Badihardugu elkarteko partaidea. Honek eta Burdinolako lehendakaria den Jose Luis Ugartek ekimena aurkeztu zuten ostiralean kultur etxean, elkarrizketetan parte hartu duten herritar ugariz inguraturik. Proiektuari 'Legazpiko ahotsak' izena eman diote eta dagoeneko, bere lehen emaitzak ezagutu daitezke www. ahotsak. com web gunera sartuz.
Auzo desberdinetako jendea
Badihardugu elkarteak urteak daramatza herri desberdinetako ahozko ondarea eta herri hizkerak biltzen, adineko jendea elkarrizketatuz eta euren euskara eta bizipenak jasoz. «Lan txalogarria egiten ari dira eta beraien azpiegitura eta jakintza erabiltzea garrantzitsua zela pentsatu genuen Burdinolan, horrela, beraiekin harremanetan jarri ginen eta baiezkoa jaso ondoren, lanak banatu genituen», aditzera eman zuen Jose Luis Ugartek. «Gure eginkizuna adineko herritar euskaldunak topatzea izan da, Brinkola, Telleriarte, Aztiri, Hegialde, Elbarrena eta kaleko ordezkariak lortuz», azaldu zuen Burdinolako lehendakariak. «Ondoren, Aitziber Otegi, Badihardugu elkarteko kidea, elkarrizketak egiteaz arduratu da eta badakigu oso ondo moldatu dela», zioen. Aitziberrek bere aldetik, etxe desberdinetan jasotako harrera bikaina eskertu zuen. Guztira 32 elkarrizketa egin ditu eta hauekin batera, jadanik herrian zeuden beste zenbait grabazio zahar bildu ditu. Datozen hilabeteetan jasotako materiala lantzen eta aztertzen hasiko da Badihardugu elkartea, etorkizunean sarean zintzilikatzeko asmoz. Bi elkarteek Udalari eskerrak eman zizkioten proiektua aurrera eramateko emandako laguntzagatik eta aditzera eman zutenez, «aurten egindako lana proiektuaren lehen atala baino ez izatea espero dute».
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
'Legazpiko ahotsak' sarean

Harrera bikaina. Ostiralean elkarrizketatuak izan ziren pertsona ugari hurbildu ziren kultur etxera. :: LIMIA

'Legazpiko ahotsak' sarean

Ugarte eta Otegi. Herritarrei eskainitako aurkezpenean. :: LIMIA

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.