diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen ordenantza berria martxan jarriko du Udalak

LEGAZPI

Hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen ordenantza berria martxan jarriko du Udalak

Testua iraileko Plenoan onartu zen eta alegazio epea gainditu ondoren, praktikan jartzeko unea iritsi da

16.12.10 - 03:23 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Udalak hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duen ordenantza berria jarriko du martxan, hiru esparruetan aplikatuko dena: bere langileen arteko harremanetan, herritarrei eskainitako zerbitzuetan eta gainontzeko administrazioekin mantentzen dituen harreman guztietan.
Ordenantza joan den irailaren 29an onartu zen Plenoan, aldeko 10 botorekin (Udal Gobernua, EAJ, Hamaikabat eta Ezker Batua Berdeak-Aralar) eta kontrako 3 botorekin (PSE eta atxiki gabeko zinegotzia). Udal korporazioaren baiezkoa jaso ondoren, 30 eguneko alegazio epea ireki zen eta denbora horretan ez zuenez erreklamaziorik jaso, dokumentua behin betiko onartua geratu zen.
Udaleko Euskara zerbitzutik adierazten dutenez, onartutako testua martxan jartzeko unea iritsi da orain.
Pausoz pauso
Ordenantzak euskara eta gaztelera noiz, non eta nola erabili arautzen du, euskarari, hizkuntza minoritarioa den heinean, lehentasuna emanez. Testua 1992 urtean onartu zen euskararen ordenantzaren ildoa jarraitzen du, bertako zenbait puntu gaur egungo egoera eta dekretu berriei egokitu direlarik. Lan horretan lau urte igaro ditu Euskara zerbitzuak, aldiro atal bakoitza berrikusi eta oraingo marko juridikoetara moldatuz. «Ordenantza honen helburua euskarazko kalitatezko zerbitzua bermatzea da, herritarrei udalarekin euskaraz zein gazteleraz aritzeko aukera eskainiz», azaltzen dute Euskara zerbitzutik. «Dagoeneko udaletxeko langile guztiei eman diegu ordenantzaren berri eta hurrengo pausoa bere edukiak betetzeko baliabideak martxan jartzea izango da», diote. Langile, herritar eta administrazioekin mantentzen diren harremanez gain, Udalak ordenantzaren berri emango die bere diru laguntzak jasotzen dituzten herriko taldeei ere, bertan badaudelako beraiei dagokien hainbat kontu. Testua Legazpiko udaleko web orri ofizialean dago zintzilikatuta (www.legazpiko-udala.info), bere nondik norakoak sakonki ezagutu nahi dituzten guztientzat.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.