diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Euskaltzaindiak eta Udalak Bordariren jaiotzaren ehun urteak gogoratu zituzten

HONDARRIBIA

Euskaltzaindiak eta Udalak Bordariren jaiotzaren ehun urteak gogoratu zituzten

Bordari eta Satarka literatur lehiaketaren sari banaketa hurrengo larunbatean izango da. Azken hogeitamar urtetan hirugarrengoz elkartu da gure herrian Euskaltzaindia

12.12.10 - 03:52 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Udaletxeko areto nagusia beterik zegoen ostiral arratsean eta pozik irten ziren han bildutakoak. Udaletxeak eta Euskaltzaindiak Fernando Artola, 'Bordari', omendu nahi izan zuten, izan ere aurten bete baitira haren jaiotzaren ehun urte. Idazle, hizlari, bertsoetako jai-jartzaile, kazetari, euskal kulturaren eragile eta bultzatzaile sutsua izan zen Bordari, 1983ko otsailaren 3an hil zen arte.
Aitor Kerejeta alkateak aipatu zuenez, «bere garaian egin bagenuen ere, berriz ere eskertu nahi dugu Fernando Artolak egin zuen lana eta utzi zuen ondarea. Bere hainbat liburu eta dokumentu ditu gaur egun udaletxeak». Bestalde gogora ekarri zuen nola Euskaltzaindiaren azken hogeitamar urtetako Hondarribian izandako hirugarren bilera zen. Aurrekoak, 1981 eta 2003 izan ziren.
Omenaldian parte hartu baino lehen, Euskaltzaindiak lan bilera izan zuen egun osoz udaletxean eta haren agintari nagusia den Andres Urrutiak onartu zuen «dudik gabe berriz ere etorriko garela. Gaurkoan Bordari ohoretu nahi dugu. Urte latzetan, gerra eta ondorengo giro hain desegokian, euskararen alde indartsu jardun zen. Bordari bezalako pertsonaiak gogora ekarri behar ditugu, ohore egiteko eta belaunaldi berriek ezagutu dezaten zeintzu ziren gure aurretik izan zirenak eta egin zutena».
Jean Haritschelhar euskaltzainburu ohiak Bordarirekin izandako harremana gogoratu zuen eta ondoren Txomin Sagarzazuk 'Bordari eta Hondarribia', Pello Esnal eta Jose Mari Iriondok 'Bordari: gizon osoa' eta Patri Urkizuk 'Itsasoko tragediak euskal kanta zaharretan' irakurri zituzten.
Sari banaketa, larunbatean
Beste zenbaiten artean, herriko literatur sariek Bordariren (eta Satarkaren) izena daramate eta hain zuzen ere hurrengo larunbatean ospatuko da aurtengo edizioari dagokion sari banaketa
Bordari lehiaketan bederatzi lan aurkeztu dira A mailan (hemezor-tzi urtetik gorakoak) eta bost B mailan. Sariak erabakitzeko lana Mayi Iza, Juan Garcia, Txomin Sagartzazu eta Jexux Mari Mendizabalena izan da.
Satarka lehiaketan, aldiz, Martin Iturbe, Markox Balentziaga eta Mertxe Mitxelenak erabaki behar zuten zeintzu diren lanik aproposenak. A mailan hemeretzi eta B mailan zazpi bildu dira.
Orotara, berrogei lan aurkeztu dira aurtengo saiora, joan den urtean baina zortzi gutxiago eta duela bi urte baino hamabost gutxiago. Errezagoa epaimahaikideen-tzat, baina zalantzarik gabe haiek lan gehiago nahiko lukete.
En Tuenti
Euskaltzaindiak eta Udalak Bordariren jaiotzaren ehun urteak gogoratu zituzten

Euskaltzaindiako kideak eta hizlariak eta familikoak, Aitor Kerejeta alkatearekin. :: DE LA HERA

Euskaltzaindiak eta Udalak Bordariren jaiotzaren ehun urteak gogoratu zituzten

Euskaltzaindiak bere bilera ospatu zuen areto nagusian. :: DE LA HERA

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.