diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Udalak eskertze kanpaina bat martxan jarri du Kalean bai planaren baitan

IRUN

Udalak eskertze kanpaina bat martxan jarri du Kalean bai planaren baitan

Gaur egun, arlo ezberdinetako 71 Irungo elkarteek osatzen dute Irun Iruten euskara elkarteak kudeatzen duen plana

07.12.10 - 02:08 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Irungo Udalak, Kalean bai planaren baitan, eskertze edo txalotze kanpaina abian jarri du urtarrilaren 4a arte. Kalean Bai, 2002an abian jarritako Irungo Udalaren plana da eta Irun Iruten euskara elkarteak kudeatzen du. Bere helburu nagusia Irungo 3-25 urte arteko haur eta gazteei eskaintzen zaizkien eskola orduz kanpoko jarduerak euskalduntzea da. Horretarako, jarduera horiek antolatzen dituzten herri-elkarte eta klubekin hitzarmen bidezko elkarlanean ari dira.
Hitzarmen espezifikoak
Kalean bai plana osatzen duten herri-elkarte eta klubek, bakoitzak bere baliabide eta aukeren arabera, eguneroko jardunean euskara erabiltzeko egiten duten lana eta saiakera txalotu nahi du Irungo Udalak eta modu berean elkarteen konpromezua Irun osoaren aurrean ezagutzera eman.
Gaur egun, Kalean Bai plana Irungo arlo ezberdinetako 71 elkartek osatzen dute. Hauen artean kirol elkarteak, kultur elkarteak, aisi elkarteak, guraso elkarteak, auzo elkarteak eta bestelako elkarteak aurkitu daitezke.
Aipagarria da elkarte bakoitzaren errealitate linguistikoa eta baliabideak oso ezberdinak direla eta Kalean Bai planari eransteak ez duela esan nahi egun batetik bestera euren jardun osoa euskara hutsean egingo dutenik. Aitzitik, elkarte bakoitzak egokien moldatzen zaion konpromezua hartzen du eta betetzen laguntzen zaio: batzuek euren hizkuntza paisaia (errotuloak, eskutitzak etabar) soilik euskaratzea erabakitzen dute; besteek aurrekoaz gain, eskaintzen dituzten jarduerak ere euskalduntzen dituzte. Zenbaitek, eguneroko jarduna erabat edo oso nabarmenki euskara hutsean garatzea.
Horrez gain, 71 elkarte horietatik zenbait elkarte lehenetsi egin dira eta eurekin lan berezia egin da, hots, hitzarmen espezifikoak adostu eta abian jarri dira. Gaur egun, 71 elkarte horietatik 40 dira hitzarmen espezifikodunak.
Zerbitzu eskaintza
Hau honela, planak, elkarte bakoitzak bere erabakiz hartutako konpromezu maila hori (bai hitzarmen orokorra dutenena eta baita hitzarmen espezifikoa dutenena ere) betetzen laguntzen die. Elkarte bakoitzak hartutako euskararekiko konpromezua garatu eta behar bezala bete dezan, Kalean Bai planetik ondorengo zerbitzuak eskaintzen zaizkie elkarteei: itzulpen zerbitzua, aholkularitza eta zuzenketa zerbitzua, diru-laguntzak (euskara ikasi edo euskarazko ikastaro zehatzetarako, errotuloak eta web orriak euskaratzeko, etabar), begirale, edota aurkezle poltsa.
Azken finean, «elkarteei hizkuntza kontuetan behar duten edozertarko laguntza eskaintzen die planak, ahal edo nahi duten heinean, elkarte eta klubaren eguneroko bizitzan euskaraz aritu daitezen», azaltzen da Udaletxetik.
Kalean bai planari buruz informazio gehiago eskuratzeko, Udaleko Euskara arloara jo daiteke, Foru kaleko 2 zenbakian (943 505272 telefonoan, edo euskara@irun.org helbidean); edo Irun Iruten euskara elkartera, Foru kaleko 4 zenbakian (943 635595 edo 943 635602, kaleanbai@iruniruten.com).
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.