diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Leok'k taldeak bere lan berria eta bideoklipa aurkeztuko ditu bihar Azpeitian

ZESTOA

Leok'k taldeak bere lan berria eta bideoklipa aurkeztuko ditu bihar Azpeitian

Saharar herriarekin bat eginez, eskualdean antolatu diren ekitaldietako bat izango da. Urola Kostako Sahararen aldeko elkarteek auto karabana eta manifestazioa ere antolatu dituzte biharko

26.11.10 - 02:16 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Leok'k musika taldea 1968. urtean sortu zen Zestoan, eta lau urte herriz herri ibili ondoren taldea desegin egin zen. Hala ere, Saharako emakumeei nolabait laguntzeko asmoz, duela urte batzuk berriro ere taula gainera igotzea erabaki zuten. Izandako emaitza onak ikusirik, pasa den irailean 'Une bat...' diskoa argitaratu zuten.
CDaren salmentatik eta egiten dituzten emanaldietatik ateratzen duten diru guztia Mendebaldeko Saharako 'Saharar Emakumeen gizarte ekintza' taldeari zuzenduko diote.
Eginkizun horrekin aurrera jarraituz, eta bide batez aipatutako proiektuari bultzada emateko asmoz, azken disko honetako kanta batekin ('Urolako tren zaharrean') bideoklip bat osatu dute.
Beraz, biharko aurkezpen ekitaldian CDa eta aipatutako bideoklipa prentsa aurrean aurkeztuko dute.
Aurkezpena, Azpeitiko Betherramdarren aretoan (Jose Artetxe, 2) ospatuko da, 12.00etatik aurrera. Bertan izango dira ere Azpeitiko Khamar Saharar Herriaren Aldeko Elkarteko kideak. Amaieran mokadutxoa izango da Une bat diskoa entzunez.
Saharar herriarekin bat
Mendebaldeko Sahara jasaten ari den une gogor hauetan Urola Kostako Sahararen aldeko elkarteek (Zestoako Wadna taldea tarteko) sahararrekin bat egin nahi dute ida-tzi baten eta zenbait ekimen bidez.
Diotenez, «zoritxarrez, azaroan gertatu diren erasoak ez dira berriak sahararrentzat. Zaharrak berri izan dira, 35 urte baitaramatzate marokoarren errepresioa eta torturak jasaten. Bitartean, munduko agintari gehienak Marokoko erregeari eskua emanda egin dute aurrera».
Segidan, «agintari eta erakundeek ezer ez dutela egiten nabarmena da. Beraz, herritarrok inoiz baino presio handiagoa egiteko garaia iritsi da. Sahararren pazientzia agortzear da. 35 urtean irtenbide baten bila ibili dira. Autodeterminazio eskubidea errespetatzea besterik ez dute eskatzen. Eskubide bat, besterik ez» diote.
Amaitzeko, «20 urte betetzear dira Nazio Batuen Erakundeak, Marokoko Gobernuak eta Fronte Polisarioak su-etena sinatu zutela, eta ordutik autodeterminazio erreferenduma egiteko zain dira. Sahararrek errespetatu dute akordioa, baina Marokoren erasoek ez dute etenik izan. Pazientzia ere bukatu egiten da, eta sahararren pazientzia bukatzear da. Bukatu aurretik, oraindik ere posible da arazo politiko honi irtenbide baketsu bat ematea. Arazoaren larritasunaz ohartuta, Sahararen alde lanean ari garen Urola kostako Sahararen aldeko elkarteek zenbait ekimen antolatu ditugu larunbat honetarako», adierazi nahi dute.
Biharko ekintzak
Beraz honako ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen gaituzte: 10:30etatik aurrera: Zarauztik kotxe karabana abiatuko da. Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa eta Azpeitia herriak zeharkatuko ditu. (Irteera 10:30etan Zarauzko anbulatorio aurrean). 12:00etan: Leok'k musika taldeak beren bideo kliparen aurkezpena egingo dute Azpeitiko Betharram aretoan. Leok-ek saharar emakumeentzat proiektu bat du martxan. 12:30etan: Azpeitiko plazatik hasita Sahararen aldeko manifestazioa egingo da, 'Maroko hiltzaile, Saharar herria askatu' lemapean.
En Tuenti
Leok'k taldeak bere lan berria eta bideoklipa aurkeztuko ditu bihar Azpeitian

Leok'k taldeko kideek bat egin dute biharko ekimenarekin. :: ARRIZABALAGA

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.