diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Bihar Xixili Donearen ospakizuna Musika Eskolakoen eskutik

GETARIA

Bihar Xixili Donearen ospakizuna Musika Eskolakoen eskutik

Eguraldi txarra bada eskolako aretoan izango da emanaldia, eta ona bada frontoian

21.11.10 - 02:59 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Bihar Xixili Donearen eguna dugu, eta urtero bezala Getariako Juan Sebastian Elkano Musika Eskolak kalejira, emanaldi eta txokolatadarekin ospatuko du bihar, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, herritar guztiak ospakizunera gonbidatuta egonik. Eguraldiaren arabera, hau frontoian edo Iturzeta Herri Eskolako aretoan egingo da, bietan ere arratsaldeko 17:30etan herriko enparantzatik abiatuz. Eguraldia txarra bada, eskolako aretoan egingo da emanaldia, eta ona bada, berriz, frontoian, aurrez kalejira burutuz herriko alde zaharreko kaleetatik. Kalejiran parte hartuko dute musika eskolako ikasle guztiek, trikitilari, txistulari eta dantzariek lagunduta.
Kalejiraren ostean hasiko da emanaldia (eguraldiaren arabera batean edo bestean), trikitilarien, dantzarien eta musika eskolako abesbatzaren eskutik, bukaeran txokolatada esakiniko delarik gerturatzen diren guztientzat. Xixili Donearen ospakizuneko ekitaldiak direla eta, bihar Musika Eskolako klaseak arratsaldeko 17:15ak arte soilik luzatuko dira, denek festan parte hartu ahal izateko.
Bestalde, Xixili Donearen eguneko egitarauari, Getariako Musika Bandak jarriko dio amaiera bihar, 19:30etatik aurrera kalejirarekin. Aitor Uriak zuzenduriko Musika Bandak datorren igandean eskainiko du, ordea, bere emanaldia, eguerdiko 12:30etan Salbatore Deunaren elizan, aurrez, goizeko 9:30etan goiz eresiarekin iratzartuz herritarrak.
Gaur ere musika emanaldiak
Xixili Donearen bezperan ere badira musika emanaldiak Getarian, goizeko 9:30etan Gazte Alaiak txistulari taldearen eskutik goiz eresiarekin, goizeko 11:00etako meza nagusian abesbatzaren emanaldiarekin, eta Gazte Alaiak txistulari taldearen kontzertuarekin ondoren, 12:30etan, Salbatore Deunaren elizan ere.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.