diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Jon Sarasua ikerleak hasiera emango die euskarari buruzko lau hitzaldiei

DEBA

Jon Sarasua ikerleak hasiera emango die euskarari buruzko lau hitzaldiei

Ekintzak ostiraletan Kultur Elkartean ospatuko dira

12.11.10 - 02:21 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Euskarari buruzko hitzaldiak antolatu dira azaro eta abenduaren hasierako. Udaleko Euskara Sailak lau pertsona hartu ditu hizkuntzaren inguran sakontzeko. Denak ostiral arratsaldetan ospatuko dira eta Kultur Elkartean izango dira, azkena izan ezik, turismo bulegoan jarri baita.
Lehenengo hitzaldia Jon Sarasua Mondragon Unibertsitateko ikerlearen eskutik dator. Gaur aurrera eramango da, 18:00etan hasita. Hau euskaraz ez dakitenentzat bideratu dute arduradunek. «Uste dugu erdaldunei, oro har, ez diegula adierazi zergatik gabiltzan euskara normalizatu nahian, eta euskara normalizatu nahi horrek zer esan nahi duen guretzat», azpimarratzen dute. 'La ventana del euskera' du izena.
Bigarren ekintza aste bat barru izango da. Horretan, Julen Arexolaleibak ikerleak 'XXI mendeko Debako Euskalduna. Nolakoak?' hitzaldia aurkeztuko du. Hau euskaraz gehiago eta hobeto bizi nahi dutenentzat edo hizkuntza gutxiago erabiltzen dutenentzat zuzenduta dago. «Ideiak argitu, bideak ikusteko eta etorkizuna iruditzeko balidoko du», esaten dute udaletxetik.
Nekane Goikoetzeak zuzenduko du hirugarren hitzaldia, azaroaren 26an. Herriko kultur taldeak. Zer ematen digute? gaiari buruz mintzatuko da, horrexegatik herriko kultur talde eta eragileentzat bereziki dago zuzenduta.
Laugarrenerako, berriz, gazteetan pentsatu dute antolatzaileek. «Zerbait berezia izango da. Musika, antzerkia eta abar uztartuko dituen saio experimentala da», esaten dute. Arkaitz, musikaria, eta Imanol, hizkuntzako teknikaria, Minerrek aurkeztuko dute abenduaren 3an. Lau hitzaldiak deba.net, Udaleko web orrialdean, zuzenean jarraituko ahal izango dira eta gero, Youtube-ra igoko dira.
Umeekin jolasean
Udaletxeko Euskara Saila ikastaro batzuk antolatu ditu gurasoei euren umeekin jolasean nola aritu irakasteko. Azaroaren 27an, eta abenduaren 11n eta 18an aurrera eramango dira klase hauek Luzako ikastetxean, 11:00etatik 13:00etara. Ikaskuntzak euskaraz eta gaztelaniaz emango dira eta 5 urte beherako umeak dituen gurasoentzat daude zuzendutak. Izena emateko epea azaroaren 19an bukatzen da, eta nahi duenak turismo bulegoan edo euskara@deba.net e-postaren bidez egin dezake.
En Tuenti
Jon Sarasua ikerleak hasiera emango die euskarari buruzko lau hitzaldiei

Jon Sarasua arratsaldeko seietatik aurrera arituko da.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.