diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Euskal hitz politenaren bila

EUSKERA

Euskal hitz politenaren bila

Ideia-lehiaketa herrikoia jarri du abian Eusko Ikaskuntzak. Euskararen Nazioarteko Egunari begira antolatutako ekimena da eta zenbait pertsona ezagunengana ere jo dute, parte har dezaten

12.11.10 - 02:44 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Zein da euskal hitzik politena?» Horrelako inkesta-lehiaketa jarri du martxan Eusko Ikaskuntzak, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta. Ospakizun hori abenduaren 3an izaten da eta hain zuzen ere Eusko Ikaskuntzak sortua da, 1949an.
Ekimen oso herrikoia izatea nahi du Eusko Ikaskuntzak. Interneten helbide hau jarri du, jende arruntak proposamena bidal dezan: www.eusko-ikaskuntza. org/ene/
Ekimena girotzeko, sona handiko lagun batzuei bere hitz kuttuna eskatu zaie: idazle batzuei (Bernardo Atxaga, Laura Mintegi, Lourdes Oñederrra, Kirmen Uribe eta toti Martinez de Lecea), musikari batzuei (Benito Lertxundi eta Mikel Urdangarin), Pedro Mikel Etxenike zientzialariari, Xala pilotariari eta Kukuxumusu etxearen sor-tzailea den Mikel Urmenetari.
1949tik Euskararen Nazioarteko Egunaren bultzatzaile den Eusko Ikaskuntzak Kukuxumusu etxearekin bat egin du berriro oraingoan, euskararen erabilpena bultzatzeko. Horretarako, web orrialde berezi batekin jarraitzen du, baita sare sozialetan ENEren profilak berpiztu ditu (Tuenti, Twitter eta Facebook) euskara Internet sare erraldoian zabaltzeko.
Interneten piska bat nabigatuz gero, ikus daiteke sareko erabiltzaile askok bidali duela bere proposamena. A. Ugalde delako batek 'lagun' hizaren aldeko apustua egin du. «Testuinguru anitzetan erabiltzen dugu hitz hori, eta beti baikor», dio. Mertxe delakoa, berriz, kexu da hitz bakar bat hautatu behar delako, eta berak 'xamurra' hartu du. Mailu Arrutik, berriz, 'zirrikitu' aukeratu du, eta hau erantsi: «Amonak esaten zuenez zirrikitu guztietan miatu behar da gauzak aurkitzeko. Sakon begiratu, arakatu eta aurkituko duzu. Amonak jakintsuak dira».
Badira proposamen ironikoak ere. Marc delako batek 'txosten' proposatu du; Josuk, aldiz, 'atzerapauso'. Eta behin baino gehiagotan 'maittia' ikusi dugu. Hauxe igoal?
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Euskal hitz politenaren bila

Iazko Nazioarteko Euskararen Eguneko ospakizuna Getarian. :: AINHOA

Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.