diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Jose Garmendia zenari omenaldi gaur Zaldibian

CULTURA

Jose Garmendia zenari omenaldi gaur Zaldibian

Juan Ignazio Iztueta eta Indietako Artxiboa izan ziren orain bost urte hil zen ikertzaile honen bi gai kuttunenak. Ardiki Elkarteak bultzatuta, haren artikulu hautatuekin liburu bat osatu dute

27.10.10 - 02:51 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
'Jose Garmendia agerian' liburua aurkeztuko dute gaur Zaldibiako Kultur Etxean, arratsaldeko 7etan. Orain ela bost urte hil zen Jose Garmendia Arruebarrena apaiz eta historialari zaldibitarrak egunkari eta aldizkarietan idatzitako artikuluen bilduma bat da liburu hori.
Zaldibiako Ardiki Kultur Elkartearen bultzatutako ekimena da. Ardiki Kultur Elkarteak, Ardiki Egunaren programa barnean, beti tartekatu ohi ditu kultur ekintzaren batzuk, eta aurten liburu berri honen argitalpena izango da.
Jose Garmendia Arruebarrena (Zaldibia, 1925 - Donostia, 2005) hil zela bost urte betetzen dira aurten. Denbaberri etxean jaio zen. Ikasketak Donostian eta Gasteizen egin egin, eta 1950ean eman zuen lehen meza. Erroman teologian doktoretzea lortu, Idiazabalen urte pare batean jardun eta, ondoren, Sevillan egin zuen lana, erretiratu arte. Han hasi zen historialari moduan. Errotik aztertu zuen Indietako Artxiboa.
Gainera, sekulako ikerketak egin zituen bere herritar Juan Ignazio Iztuetaren (1767-1845) gainean. Hainbat elkarteko kide izan zen: Euskaltzaindia eta Real Sociedad Bascongada de Amigos de País, besteak beste. Euskaraz ez zuen asko idatzi, euskal autoreak (zaharrak bederen) ongi ezagutzen zituen, eta euskara jakiteak asko lagundu zion, adibidez, Iztueta eta haretxen garaikide izan zen Frantzisko Ignazio Jauregi apaiza ('Kalbarioko bidea'-ren egilea) ikertzeko. Ehunka artikulu idatzi zituen prentsan, eta liburuak ere baditu: garrantzi-tsuenak, 'Obras inéditas de Iztueta', 'Iztueta, dantzarien maisu& Miscelánea' eta 'Vascos en Cádiz'.
Rufino Iraola Garmendia idazle zaldibitarra arduratu da testuen hautaketa, moldaketa eta itzulpenaz. Edizioaren koordinatzaile, Aranzadiko kide den Joxalberto Andrés Muguruza jardun da.
Ardiki Kutur Elkartearen gidaritzapean, hauek ariko dira gaurko ekitaldian: Jose Luis Lizundia (Euskaltzaindia), Jose Maria Urkia (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea-RSBAP) eta Rufino Iraola.
Garmendia Arruebarrenak RSBAP elkartearen boletinerako egin zituen artikulu ugarien gainean jardungo da Jose Maria Urkia. 1973an idatzi zuen hark lehenbiziko artikulua boletin horretarako, eta 2004an azkena. Hitzaldian, Urkiak Telletxea Idigorasekin konparatuko du omendua: «Biak adiskide izan ziren, eta ildo bereko aztertzaileak. Biak izan ziren gure herri honen gertakari zahar, handi eta txikien biltzaileak eta iker-tzaileak».
Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzendutako edizioa da, Euskaltzaindia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Orkli enpresaren babesarekin, eta Euskal Jaurlaritzaren laguntzarekin.
En Tuenti
Jose Garmendia zenari omenaldi gaur Zaldibian

1999an. Garmendia, bere liburuetako batekin. :: MIKEL FRAILE

Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.