diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
GureGipuzkoa.net atariaren inguruko ikastaroa eskainiko da urrian Zestoako KZgunean

ZESTOA

GureGipuzkoa.net atariaren inguruko ikastaroa eskainiko da urrian Zestoako KZgunean

Gipuzkoako ondarearen erakuslehio izan nahi du interneteko atari honek

23.09.10 - 03:22 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Interneteko GureGipuzkoa.net atarian iraganeko eta oraingo Gipuzkoako argazki mordoska jasotzen da. Gipuzkoako ondarearen erakusleiho izatea da bere helburu nagusia. Asmo horrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuko bildumak erakusten dira bertan besteak beste.
Zestoako Udala, KZgunea eta Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak elkarlanean ikastaro bat antolatu dute ordea. Honen oinarria, jendeari atari hau ezagutzera ematea da alde batetik eta norbanako, talde edo erakunderen batek izan ditzaken argazki bildumak sarean beste erabiltzaileek ikusteko moduan nola jarri ikastea da bestetik.
Ikastaroa urriaren 4 eta 5ean izango da Zestoako KZgunean, arratsaldeko 17:00etatik 19;00etara. Zortzi lagunentzako lekua bakarrik dago eta interesatuek Zestoako kultur etxera deitu beharko dute, 943-147123 telefonora (Fernando) edota gipuzkoakultura@guregipuzkoa.net posta elektronikora mezu bat bidali lehenbailehen.
Trosta Erdoiztara
Irailaren 26, iganderako irteera polita antolatu du orain gutxi sortu den Trosta zaldi taldeak. Zestoatik aterata, Erdoiztara joan etorria egingo dute zaldiz. Lau ordu eta erdi inguruko itzulia izango da.
Irteera hau egiteko interesatuek lehenbailehen izena eman beharko dute 635 759 490 edota 696 987 903 telefonoetara deituta, gaur osteguna izango baita azken eguna.
Bazkideek 22 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek 27. Salneurri horretan pic nic-a ere sartzen da. Beraz, ez dauka norberak bere otordua eramaten ibili beharrik, hori bai, parte hartu nahi dutenek ezinbestekoa dute zaldi gainean ibiltzen jakitea. Aukera bikaina beraz dakienarentzat Erdoiztara zaldi gainean joateko.
En Tuenti
GureGipuzkoa.net atariaren inguruko ikastaroa eskainiko da urrian Zestoako KZgunean

GureGipuzkoa.net atarian aurki daitekeen argazkietako bat.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.