diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo

Más Deportes

Estás en: > > >
PAzientzia eta fruitua

REMO

PAzientzia eta fruitua

13.09.10 - 02:51 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Mende bat denbora dezente da. Ehun urte baino gehiago itxoin behar izan du Bermeok eta bere afizioak Conchako bandera irabazteko. Gozatzeko. 131 urte. Pazientziak badu bere fruitua. Gozoa benetan.
Iazko esperientzia tamalgarria jada ahantzita, Urdaibaik bazekien honakoan zer egin. Lehen igandean bere baliabideak erakutsi eta atzo bere lana ederki burutu zuen. Akatsik gabe. Kaikuren erasoa ez zuen ekidin. Biak batera iritsi ziren ziabogara eta bertan egin zuen apustua. Ondo atera zitzaion.
Aregok bere mutilen estutasuna kontrolatu zuen itzuleran. Hori zen helburua. Hura zen bere lana. Askok ez dakite ezaugarri horietan lasai mantentzen. Burua gal dezakete. Eta urte oso bateko ahalegina bota daiteke zaborrara. Ez dira kontu txikiak. Baina Urdaibaik lasaitasunez burutu zuen bere lana. Irabazten dutenen ezaugarria. Onena.
Orio beste maila batean ibili zen atzo eta Urdaibaik ez zuen zertan borrokan sartu. Aizperrorenek sendo bukatu zuten igandea. Baina aurrekoan huts egin zuten eta hor sortu ziren komeriak...
Kaikuk, ordea, atzo galdu zuen bandera. Sekulako erritmoarekin atera zen uretara Urdaibai atzean uzteko desioarekin, baina bermeotarrek erronka gainditu zuten. Hortxe egon zen gakoa.
Nahiz eta Kortaren adierazpenek polemika sortu, argi geratu zen Urdaibai beste maila batean ibili dela. La Conchan, bederen. Baita Ligan ere, nahiz eta Oriok bi puntuko aldea duen irabazteke. Ikusiko dugu, baina nik Urdaibairen alde apustuko nuke...
Atzo Bermeoko afizioa atera zen garaile. Sestaotarrak, ostera, etxera joan ziren. Haserre. Triste. Ez zuten bandera eskuan, baina aurreko igandeko garaipena astean zehar gozatzeak honakoa dakar. Urdaibaik 131 urte itxaron ditu Concha beregana- tzeko. Hainbat adina gozatzeko.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti

buscador

Buscador de deportes
buscar
Videos de deportes
más videos [+]
deportes
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.