diariovasco.com
Miércoles, 22 octubre 2014
claros
Hoy 7 / 14 || Mañana 10 / 14 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
'Aiumeen basoa' folk metal giroko ezaugarri mutrikuarra entzungai

MUTRIKU

'Aiumeen basoa' folk metal giroko ezaugarri mutrikuarra entzungai

'Iraganeko bide malkartsuetatik' lana argitaratu dute

02.09.10 - 02:29 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Pop munduko talde erreferentziala mutrikuarra izan baldin bazen, gauza berbera esan dezakegu folk metal bideari buruz, izan ere 'Aiumeen basoa', talde mutrikuarrak kaleratu berri baitu bere bigarren lana, 'Iraganeko bide malkartsuetatik' deitutakoa, Norvegiako gina zuzena duena. 1994. urtean sortu zen taldeak duela hamar urte kaleratu zuen bere lehen lana, 'Triarchy of Vasconia' edo 'Iluntasunaren itzulera'. Gaur egun taldean lau mutrikuarrek dihardute; Angel Laguna, gitarra eta ahotsa, Migel Laguna gitarra eta ahotsa baita, Ohiane Prieto ahotsa eta Egoitz Andonegi baxua. Hauekin batera dihardute Fory ermuarra baterian eta Imanol Solores eta ibai Mendinueta donostiarrak, lehenak biolina jotzen duena eta bigarrenak berriz teklatuak eta soinu handia. Ipar Europatik datozen joerak hartu eta bere-bereak dituzten lanak dituzte eskaintzen. Horrek dagoeneko badu islarik, izan ere Alemania, Finlandia edo Estatu Batuetan lortu bai dituzte jarraitzaileak, hemen oraintxe irratiren batzuk deskubritu dituzten bitartean.
Durangoko plateruena
Lan berria besapean hartu eta dagoeneko hiru kontzertu eskainiak dituzte; Ondarroan, Donostiako Dokan eta Bilbon, baina badituzte baita emanaldi berri batzuk lotuak; Durangon, Laudion, Ermuan eta Gasteizen besteak beste. Emanaldirik hurbilena Durangoko 'Plateruena' antzokian izango dute hurrengo larunbatean irailak 11, 'Hira' eta 'Kudai' donostiarrekin batera eskainiko dutena. Entsaioak berriz Berriatuko 'Begobertan' baserrian burutzen dituzte, ondorioz kaleratu berri duten diskoa Erzebeth Records etxeak kaleratu diete eta informazio gehiago nahi duenak nahikoa du myspace sarean sartzea. 'Aiumeen Basoa', Brankan, Lau mono, Krausk, Karenka, Nahixan, The Wet Band, Galerna edo Zortzi Ipurdi, Mutrikun musikarekiko egun dauden ekimenak aberastera datorren taldea.
En Tuenti
'Aiumeen basoa' folk metal giroko ezaugarri mutrikuarra entzungai

'Aiumeen basoa', euskal folklore eta mitologian oinarri sakona duen Mutrikuko musika talde originala.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.