diariovasco.com
Lunes, 13 febrero 2012
cubierto
Hoy-5 / 6||Mañana4 / 9|
más información sobre el tiempo

BAI HORIXE

Zu bai, Ibai

25.08.10 - 02:01 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Ibaik katalana du aita, eta katalanez hitz egiten du aitarekin. Euskalduna du ama, eta euskaraz hitz egiten du amarekin. Horrela hazi dute gurasoek. Hauek launa hizkuntza dakizkite, eta bosgarrena ikasten ari da bakoitza.
Katalunian jaio zen Ibai, eta Katalunian bizi da, oporretan ez bada. Ibai katalanez bizi da Katalunian, amarekin izan ezik. Eta euskaraz bizi da oporretan, aitarekin izan ezik. Euskal Herrira etortzen baita mutikoa oporretan gurasoekin, aitona-amonen etxera.
Bi urte eta erdi ditu Ibaik. Eta dagoeneko konturatua dago hizkuntza asko daudela munduan, katalana eta euskaraz gain. Eta munduko hizkuntza guztiak ikasi nahi ditu. Ez da isiltzen.
Lehengoan, Zarauzko hondartzan zebilen Ibai, ama eta amaren lagun batzuekin, hara eta hona. Eta harri arraro bat aurkitu du uretan. «Zer da hau?», galdetu dio amaren lagun bati. Ez baitu galtzen galdetzeko aukerarik. Eta lagunak: «hagjia da». Kirrimarroa baitu lagunak: erre errea. Eta mutikoak, berriro, harria eskuetan: «zer da hau?». Eta lagunak, berriro, bere ahoskera bereziaz: «hagjia da». Eta mutikoak, pazientzia galdu gabe, berriro: «zer da hau?». Eta lagunak, berriro, ahalik eta argien ahoskatu nahian, arazoa non zegoen ohartuta: «haggjjia da, Ibai: hagggjjjia».
Isilik geratu da Ibai. Pentsakor. Datu berriak prozesatzen bezala. Eta begiak piztu zaizkio, une batez. Badirudi gauzak argitu zaizkiola. Eta, berriro harri arraroa hartuta, berriro galdetu dio amaren lagunari, ikasi berria duen hizkuntza berrian: «zegj da hau?».
Zu bai, Ibai. Zu urrutira iritsiko zara. Zuk munduko hizkuntza guztiak ikasiko dituzu, euskara eta katalanaz gain.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.