diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Atzo inauguratu zuten desagertutako baserrien omenez egindako eskultura

BALIARRAIN

Atzo inauguratu zuten desagertutako baserrien omenez egindako eskultura

15.08.10 - 02:26 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Ostiralean egin zuen eztanda jai giroak Baliarrainen, baina zalantzarik gabe atzo bizitu zuten festetako unerik berezi eta hunkigarriena. 'Zuhaitz, baserri eta lur bihurtu dute ur. Ta hemen jaso dugu gure auzoa Ibiur' zioen urtegia eraiki aurretiko lekuan zeuden lau baserriren omenez egindako eta atzo inauguratutako eskulturaren ondoan ipinitako plakak. Enparantza berria duela hogei egun inauguratu zuten arren, irudiarena festetarako uztea erabaki zuten, horrelako egun berezi bat herri giroan ospatu behar delako eta desagertutako baserrietako sendiek izan behar dutelako protagonista.
Baserri horietako batean jaiotako Demetrio Garmendia baliaindarra izan zen, hain zuzen ere, eskultura eta plaka estaltzen zituen oihala kentzeaz arduratu zena, baina aurretik Martzelino Dorronsoro alkateak hitz batzuk esan nahi izan zituen. Bere esanetan, eskulturak bi helburu nagusi ditu, «bertan bizitakoak omendu eta ondorengoek jakin dezatela bazela zerbait».
Irudiak apaizaren bedeinkazioa jaso ondoren, Tomas Uhartemendia eskultore leaburuarrak bere obraren inguruan hitz egin zuen. Inausitako zuhaitz baten irudia sortu du Uhartemendiak. Zuhaitzak hutsune bat du erdian eta bertan Erbeta goikoa eta behekoa, Erbeta berri eta Errota baserrien teilatuak antzeman daitezke.
Eskultorearen esanetan, «zuhaitza kimatu arren, hurrengo udaberrian berriz ere loratu egiten da». Beraz, badirudi baserriak desagertu arren, bertan bizitakoak familien buru eta bihotzetan iraungo duela.
Amaitzeko, desagertutako baserrietako batean bizi zen gazte batek bertso batzuk abestu zituen eta eskultura ur azpian zegoena ezagutu ez zuenak ezagutzeko modurik hoberena dela adierazi zuen.
Azkenik, lau baserrietako sendiek taldeko argazkia ateratu zuten eta ondoren hamaiketakoa izan zuten. Era berean, gainerako herritar nahiz inguruetako herrietatik hurbildutako jendeak lau sagardo ezberdin eta pintxo batzuk dastatzeko aukera izan zuten.
Jaietako egitaraua
Gaur ere festa giroan murgildurik egongo da herria. Meza nagusiarekin hasiko dute eguna eta 12:00etan XLVIII. Txirrindulari igoera ospatuko da, Jexux Nazabalen oroitzapenean. Ondoren Urarte taldea arituko da eta 17:00etan ume jolasak izango dira herriko gaztetxoenentzat. 19:00etan herri kirolak egingo dira eta 23:00etatik aurrrera Urarte taldea arituko da goizalderarte.
Bihar ere meza nagusiak emango dio hasiera aurtengo Baliarraingo Andra Mari jaien azken egunari. 12:00etan herri mailako marathoia eta toka txapelketa ospatuko dira eta 17:00etan pailazoak ¡Poxpolo eta konpainia¡ eta gozoki festa izango dira. 21:00etan herri afarian bilduko dira herritar guztiak eta jaiei agur esateko Unsain taldea arituko da goizalderarte.
En Tuenti
Atzo inauguratu zuten desagertutako baserrien omenez egindako eskultura

Lau baserrietako sendiak irudiaren aurrean.. :: ALTUNA

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.