diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Iturriotz auzoko Dorretxea inauguratu da

OIARTZUN

Iturriotz auzoko Dorretxea inauguratu da

Aitor Etxeberria alkateak inauguratu zuen datorren irailetik aurrera herriko hainbat elkarteren bilgune izango den dorretxea

14.08.10 - 02:11 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Pasa den Santiyutan Iturriotz auzoko Dorretxea inauguratu zuen Aitor Etxeberria alkateak. Nola ez, inaugurazio berezia izan zen, udalak herritarrekin eta datorren ikasturtetik aurrera eraikina erabiliko duten elkarteetako kideekin egin nahi izan zuena.
Kuadrillategi egitasmoko gaztetxoen kalejira, Udal Bertso Eskolako bertsolarien kantuak eta Helduen tailerretako yogako ikasleen saioarekin inauguratua gelditu zen Dorretxea, Santiyutako jai egitarauaren baitan.
Datorren irailetik aurrera, herriko hainbat elkartek erabiliko dute tokia euren ekintzak aurrera eramateko.
'Aski prexko' udal aldizkaria
Abuztuan, udako oporrak direla eta, ez da argitaratuko 'Aski prexko' udal aldizkaria. Berriz ere irailetik aurrera posta elektronikoz (komunikazio@oiartzun.org helbidean bidaltzeko eskaera egin daiteke) eta ohiko tokietan jaso ahal izango da hamabostekaria: zerbitzu publikoetan, tabernetan, elkarteetan eta auzoetako dendetan.
Orduan ere ohiko atalekin itzuliko da 'Aski Prexko': udal albisteak, iritziak, elkarrizketak, herriko berriak iruditan, atez ateko bilketaren inguruko informazio praktikoa, telefonoak, eta abar.
Patzuergoaren egoitza
Udal Ikastola Patzuergoaren egoitza izango dena eraikitzen hasi berri da udala. 2011ko irailerako erabiltzeko moduan egongo dela aurrekusi du udalak.
Orain, eraikuntza egongo den eremua prestatzeko lanak hasi dira. Besteak beste, saneamenduko hodien ibilbidea aldatuko da eta uraren, argiaren eta telekomunikazioen azpiegiturak pasatuko dira. Irailean, berriz, eraikuntza bera egiteko lanak hasiko dira.
Udal Ikastola Patzuergoak 174 haurri ematen dio zerbitzua eta gaur egun nahiko egoera desegokian dago: bost toki ezberdinetan banatuta dago Patzuergoa eta horrek zailtasun eta deserosotasun ugari sortzen ditu antolamenduari dagokionez.
En Tuenti
Iturriotz auzoko Dorretxea inauguratu da

Iturriotz auzoko Dorretxea errestaurazio lanetan zegoela.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.