diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
San Tiburtzioren omenez jai handiak Leitzan

LEITZA

San Tiburtzioren omenez jai handiak Leitzan

11.08.10 - 02:56 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Urduri, oso urduri iritsi ziren Leitzako udaletxera Okileko lagunak. Maitek, Joxemarik, Lontxok, Estitxuk, Milak eta Ana Marik, euren senideak ondoan zituztelarik, jaiei hasiera eman zieten suziria piztu zuten. Pablo Feoren falta sumatu zen udaletxeko balkonean. Okileko kideak ohore handia izan zuten, suziria pizteko aukera ez baita bizian askotan izaten eta beraiek, bereziak diren bezala, bereziki eskertu zuten.
Behin piztu eta gero, urduritasuna ahaztu eta poza bihurtu zen Leitzako udaletxean. Gainera, aurten Udalak herriko talde, kirolari eta lagun ugari gonbidatu zituen bertan egotera eta jai giroa nagusitu zen bertan berehala. Koldo Fagoagak ere bere saria jaso zuen, Plazaola aldizkariaren azalaren lehiaketa irabazi eta gero.
Eguraldiak ere lagundu zuen giroa berotzen eta lagun ugari bildu zen plazan jaiei hasiera emateko. Burunhadiak, erraldoiak eta txaranga atera eta gero, leitzarrak eta bertara hurbildutakoak dantzan hasi ziren.
Baina Leitzan, jai ekitaldiak goizean hasi ziren. Iragarrita zegoen modura, herri kirol frogak izan ziren plazan eguerdi partean. Lau talde aritu ziren nor baino nor eta 50 bat lagunek erakutaldi bikaina eskaini zuten beste behin. Ikusle ugari izan ziren bertan, beroa gogotik izan arren. Horietatik batzuk euren etxeetara joan ziren bazkal-tzera, beste batzuk karpara, bertan izan baitzen bazkari animatuta Kuxkuxtu txarangarekin eta jubilatuak berriz, Okabio jatetxera joan ziren. Hauek ere, ez ziren atzean gelditu eta primeran pasa zuten bazkalostean. Gauean, musika, suzko zezena eta dantza saioak jaiei hasiera bikaina emanez.
Gaur, San Tiburtzio eguna ospatuko da Leitzan. Hitzordu garran-tzitsuenak, Aurrera dantzarien saioa eguerdian eta arratsaldean berriz, herri kirol erakustaldia. Garai batean herrietan egiten zen joku edo froga ikusi ahal izango da plazan.
En Tuenti
San Tiburtzioren omenez jai handiak Leitzan

Lontxo Perurena, Okile tailerreko kidea, suziria piztu zuen momentua atzo udaletxeko balkonean. :: GARZARON

San Tiburtzioren omenez jai handiak Leitzan

Goizean, herriko gaztez osatutako lau taldeek herri kirol erakustaldi bikaina eskaini zuten, ikusle ugarien aurrean. :: GAZTELU

San Tiburtzioren omenez jai handiak Leitzan
San Tiburtzioren omenez jai handiak Leitzan
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.