diariovasco.com
Sábado, 11 febrero 2012
cubierto
Hoy-1 / 5||Mañana-2 / 3|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Udalak Herriko merkataritzan euskara bultzatu nahi du

ZARAUTZ

Udalak Herriko merkataritzan euskara bultzatu nahi du

Herriko 60 denda bisitatu ditu Euskara Sailak eta erosketak euskaraz egitera bultzatzeko kartelak banatu dituzte

22.07.10 - 02:12 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Zarauzko Udaleko Euskara Sailak herriko merkataritzan euskara bultzatu nahi du. Herriko dendetako hizkuntza paisaia eta ohiturak aldatzeko ahaleginaren barruan, lehen urratsa izan da 'Eska ezazu euskaraz!' kanpaina.
Okindegi, arrandegi, harategi eta fruta-dendetan jarri da martxan, Aia, Getaria eta Zumaiako Udalekin eta Urola Kostako Udal Elkartearekin batera.
Herriko 60 denda baino gehiago bisitatu dituzte: 32 okindegi, 13 fruta-denda, 13 harategi eta 9 arrandegi. Eta inprimategian egindako kartelak banatu zaizkie, ikusgai jartzeko. Karteletan, ogien, fruta eta barazkien, haragien edo arrainen izenak eta argazkiak datoz, kontsumitzaileak erosketak euskaraz egitera bultzatzeko.
Izan ere, askotan kontsumitzaileok ez dugu jakiten nola esan produktu baten izena euskaraz, eta kartel horien bidez, produktu bakoitza euskarazko izen batekin lotuko dugu argazkiei esker. Kartelekin batera, Euskara Sailak sektore bakoitzarentzat apropos diseinatutako hiztegiak ere banatu ditu.
Egindako bisitetan Euskara Sailaren eskaintzaren berri eman zaie merkatariei: errotuluak eta irudi korporatiboko elementuak euskalduntzeko diru-laguntzak; itzulpenak eta hizkuntza aholkularitza (kontsultak); kartelak, norberak esandako testuarekin eta tamainan, eta Dendaketan ikastaroa.
Itzulpenak, kartelak eta Dendaketan ikastaroa doan eskaintzen dizkie Udalak merkatariei. Informazio gehiago nahi duenak 943.005116 telefonora deitu dezake, Euskara Zebitzura agertu (Balea kalea 2, behea), edo euskaraz@zarautz.org helbidera idatzi.
En Tuenti
Udalak Herriko merkataritzan euskara bultzatu nahi du

Imanol Lasa Euskara zinegotzia merkatuko kartel bat erakusten.