diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
«Herriko jendea da inportantea»

AL DÍA LOCAL

«Herriko jendea da inportantea»

Hurrengo ediziorako kale antzerki saioak egiteko asmoa dute, herriko historia berreskuratu nahirik

19.07.10 - 01:33 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Argi uzten dute Seguran ez daukatela ezer beste herri batzuetan antolatzen dituzten Erdi Aroko azoka eta horrelakoen kontra, baina segituan argitzen dute halaber Segurakoa ez dela Erdi Aroa berpiztea ogibide bilakatu duten profesionalen esku uzten duten festen tankerakoa.
Ekimenari hasiera eman zion taldeko kideetako bat da Rafa Berasategi. Errastiolatza izeneko museo txikian antigoaleko ofizioekin zerikusia duten tresna ugari gordetzen dituen Berasategi bera da segurarrek egiten duten ahaleginaren isla. Erdi Aroko segurar arruntarena eginez hasi zuen eguna, erromes bilakatu zen eguerdi partean eta, goiza amaitzerako, legenardunen kakapean ezkutatuta zebilen. Beste asko ere antzeratsu ibili ziren, gorputz bakarrarekin zulo ugari eskaliz.
Horrelako ekimen bati herritarren ahalegin ia soilarekin eustea nekosoa da alegia. Ez delako, gainera, egun pare bateko kontua, aurretik ondo prestatu behar dena baizik. Sinesgarritasuna erosotasunaren gainetik jarri nahi bada, gauzak egiazkoak izan daitezen -eta hori da Segurarren nahia-, gauzak benetan egin behar dira: lihoa ehundu nahi bada, lihoa erein eta bildu behar da, eta beste horrenbeste egin gariarekin, garia nola jotzen zen erakutsi nahi bada.
Hori urtero egitea lan handia zenez, «festa kontsolidatzeko» balio izan zuten hiru edizio segidan egin ondoren 2008an bi urtez behin egitea erabaki zuten, «jendea ez erretzeko». «Maiztasun egokia», nahiz eta iaz batek baino gehiagok pena hartu festarik ez zegoelako. Jendea, dena den, ez da erre, eta behera egin beharrean gora egin du festak. Aurreko urteetan kanpotik etorritako lagunek egiten zituzten hainbat lan segurarrek egin dituzte aurten. Eta gauza normala negozioak ixtea den honetan, Erdi Arora itzuli den Seguran kontrakoa gertatu da, aurreko edizioan baino bizpahiru atari gehiago izan baitituzte azken honetan.
«Berez festa mundu guztiarentzat» dela dio Rafa Berasategik, turismoaren aldetik izan dezakeen interesa ukatu gabe. Baina, hala eta guztiz ere, «herriko jendea da inportanteena, festa honi esker hasi garelako ezagutzen ezkutatuta geneuzkan gauza asko eta asko». Bi urte barru, festaren baitan kale antzerki moduan hasiko dira Segurako historiaren berri ematen. Gauzak behar bezala egite aldera, irailean jarriko dute martxan antzerki taillerra.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Elecciones 20N
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.