diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
Zauriak eta orbanak

BAI HORIXE

Zauriak eta orbanak

Zauria sendatzea da inportantea, baina orbanak hor geratu behar du antigorputza balitz bezala

17.06.10 - 02:40 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Zauriaren ondorioa, beti, orbana da. Zauria sendatzen denean, orbanak hartzen du haren lekua. Zauririk gabe ez dago orbanik; eta orbanik gabe ezin sendatu zauririk. Guztiarekin ere, orbana hobea da zauria baino. Onik atera zaren seinale nabaria da orbana.
Nik orbanak sailkatu egiten ditut. Lehenengo sailkapena da kanpoko eta barneko orbanak. Esperientzia handia dugu kanpoko orbanen gainean, ikusi egiten baititugu. Badira, ordea, barne orbanak ere, kanpokoek besteko garrantzia edo handiagoa dutenak. Horiek askoz ere estuago hartzen gaituzte, eta zuzenago kontrolatzen dute gure portaera.
Bigarren sailkapena da beste inoren eskutik etorritakoak eta nork bere buruari ezarritakoak. Hemen ez nintzateke ausartuko okerrenak zeintzuk diren esaten. Orbanaren kausa edo istripua saihestezina zela jakiteak, agian, arin lezake pisua.
Hain zuzen, esaten dute gertaera (istripu) baten kronika direla orbanak, data eta guzti. Gure gorputzaren eta arimaren historia idazten dute. Askotan, biena batera, zeren gure arima eta gorputza ez dira basoa eta ardoa bezala, baizik eta ardoa eta alkohola bezala, bereizezinak, zeinezkorik gabeak, elkarrekin dira zerbait edo ez dira deus ere. Horregatik, zauritzen garenean, gorputzak beste nozitzen du arimak, eta arimak adina sufritzen du gorputzak.
Bada ilusio tonto bat jendearen artean. Uste du sendatzen dela orbana. Orbana ez da inoiz sendatzen. Disimulatu egiten da denborarekin, baina desagertu inolaz ere ez. Behin gure haragian edo bihotz-barrenean itsasten den seinaleak han iraungo du bizitza osoan. Nik, adibidez, orain dela 56 urtetik daramat orbana bekainean eta, galduko banintz, nire NANetik bezain erraz ezagutuko nidukete orbanetik.
Badira okerragoak ere; alegia, oraindik ere ilusio handiago dutenak: iruditzen zaie gorputzekoak ez baina arimako orbanak senda daitezkeela. 'Superatua dut' esaten dute ahoa betean. Ez da egia. Egin dizkiguten jukutriek, iruzurrek, burlek eta irainek -eta geure buruari geuk egiten dizkiogunek- denek, uzten dute orbana gure ariman, eta sufriarazi egiten digute. Hala egin behar digute gainera, bestela ez ginateke gizakiak. Sufrimenduari neurria hartzen jakitea da kuestioa.
Gure memoria selektiboa omen da, komeni zaiona bakarrik gogoratzen omen du. Ez nago ziur. Dena dela, zauria senda-tzea da inportantea, baina orbanak hor geratu behar du antigorputza balitz bezala, txertoaren modura. Hitz batean, orbanekin bizitzen ikasi behar da.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Videos de Más actualidad
más videos [+]
Más actualidad
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.