diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Mintzalagun egitasmoak euskaldun berri eta zaharrak elkartu ditu

ZARAUTZ

Mintzalagun egitasmoak euskaldun berri eta zaharrak elkartu ditu

60 lagun inguruk parte hartu dute eta datorren urtean ikastaroarekin jarraitzeko asmoa dago. Amaitu berri den ikastaroaren oso balorazio positiboa egiten dute

17.06.10 - 02:48 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Mintzalagun Urola Kostan programaren ikasturte amaierako jaia ospatu zen, Zarauzko Gaztelekuan ostiralean. Iazko martxoan hasi zen martxan egitasmo hau helburu garbiarekin: euskaldun berriak, euskaraz hitz egiteko aukera gutxi duten pertsonak euskaldun zaharrekin harremanetan jartzea eta astean behin euskaraz aritzeko aukera eskain-tzea. Izena ematen duten pertsonekin taldeak osatzen dira (euskaldun berri eta euskaldun zaharrekin, 3 edo 4 pertsonako taldeak) eta astean behin elkartzen dira, euskaraz hitz egiteko.
Une honetan 17 talde
Une honetan 17 talde daude eratuta eta, guztira 60 pertsona inguru ari dira parte hartzen. Programa Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian ari da bideratzen.
Aurten, gainera, beste urrats bat egin dute eta eskualdeko lau ikastetxetan ere eskaintza egin da gurasoen mintzalagun taldeak sor-tzeko, proba gisa. Ekimen horretan Orioko Zaragueta Herri Eskolak, Zarauzko Antoniano Ikastetxeak, Zarauzko Orokieta Herri Eskolak eta Zumaiako Institutuak hartu dute parte. Hurrengo ikasturtean eskualdeko ikastetxe guztiei egingo zaie eskaintza parte hartzeko.
Horrenbestez, ikasturte honen balantzea oso ona da. Jarraipen Ba-tzordeak eta parte hartzaileek oso balorazio positiboa egin dute eta, udako etenaren ostean, berriz ekingo diote programari.
Joan den ostiraleko ikasturte amaierako jaia programan parte hartzen ari diren euskaldun zaharrei omenalditxo bat egin eta eskerrak emateko baliatu zuten antolatzaile eta euskaldun berriek.
Amaia Olazabal Urola Kostako AEKko kide eta programaren dinamizatzaileak adierazi zuen hainbat urtez ahaleginean aritu ondoren duela urtebete jarri zela martxan mintzalaguna programa gure eskualdean eta ibilbide polita eta arrakastatsua egin duela.
Jarraian, parte hartzen ari diren mintzalagun euskaldun zaharrei omenalditxoa egin zieten eta sari bana eman zieten (Lizardi literatur lehiaketako idazlan sarituen bilduma). Hiru mintzalagun euskaldunberrik hitza hartu eta beren esperientzia kontatu zuten eta biho-tzez eta biziki eskertu zieten euskaldun zaharrei beren ahalegin eta denbora eskaintzea.
Ondoren, 'Hamaika bertute' taldekoek (Ainhoa Agirreazaldegi, Mantxi eta Uxue Alberdik) bertso-saioa egin zuten. Giro on eta gozoan ospatu zuten ikasturte amaiera, udan atseden hartu eta datorren ikasturtean programarekin jarraitzeko asmoz.
Ekimen hau antolatzen elkarlanean ari dira Urola Kostako Udal Elkartea, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalak eta Urola Kostako AEK eta Udal Euskaltegia. Udal Elkartearen izenean eskerrak eman nahi zaie ekimena bideratzen parte hartzen ari diren guztiei.
En Tuenti
Mintzalagun egitasmoak euskaldun berri eta zaharrak elkartu ditu

Ikastaro amaierako irudia, euskaldun berri eta zaharrak Gaztelekuan.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.