diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Kirol arloko diru-laguntzak eskatzeko aukera izango da uztaila hasiera bitartean

USURBIL

Kirol arloko diru-laguntzak eskatzeko aukera izango da uztaila hasiera bitartean

Aurtengo aurrekontuan Kirol Patronatuari egiten zaion transferentzi arrunta %5 igo da kirol taldeen diru-laguntzak handitzeko

16.06.10 - 02:14 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Usurbilgo Kirol Patronatuak, kirol elkarteek, bestelako kirol erakundeek eta norbanakoek udalerrian egiten dituzten kirol ekimenak bultzatu eta sustatzeko asmoz, 2010. urtean zehar egingo diren jarduerak diruz laguntzeko deialdia arautuko duen oinarriak argitaratu ditu. 2010. urtean zehar ekintzak egiteagatik kirol arloan lanean diharduten irabazi asmorik gabeko norbanako, kirol erakunde eta elkarteentzako diru-laguntzak emateko oinarriak dira horiek.
Herrian kirol jarduera desberdinak gauzatzen dituzten elkarte edo norbanakoek aipatu dirulaguntzak jaso ahal izateko eskaerak aurkeztu beharko dituzte uztaileko lehen astea bitartean, beti ere oraintsu argitaratu diren oinarri erregula-tzaileak kontuan hartuz. Kirol ekimenak garatzea da diruz lagunduko dena, baldin eta Usurbilgo Udalak edo bere erakunde autonomoak egiten dituzten ekimenen osagarri badira edo ordezkatzen badituzte edo erabilera publikoko edo gizarte-intereseko jarduerak badira, beti ere, deialdian ezartzen diren baldin-tzak kontuan izanda. Ez dira ain-tzat hartuko beste udal partida edo deialdietatik diru-laguntza jasotzen duten ekintzak.
Ezingo dute diru laguntzarik jaso deialdi honen bidez bere izaera eta helburuak direla eta udalaren beste arlo edo erakunde autonomo ba-tzuen beste programa baten edo batzuen bidez bideratu behar zirenak. Dena den, dagokion erakunde edo udal arloetara bideratuko da eskaera, eta horren berri emango zaio interesatuari.
Diru laguntza hauen subjektu onuradunak honako hauek izan daitezke: Usurbilen kirol ekimenak egiten dituzten pertsona juridiko zein fisikoek eta erakunde publikoek zein pribatuek, betiere, laguntza horien bidez erabilera publikoko edo gizarte intereseko jardueraren bat gauzatzeko asmoa badute edota helburu publikoren bat lortzeko lanean badihardute. Usurbilgo udalerrian beren egoitza duten elkarteek diru-laguntzak lortu nahi badituzte, Elkarteen Udal-erregistroan inskribatuta egon behar dute.
Halaber, Usurbilgoak ez diren entitateek ere eskatu dezakete diru laguntza, baldin eta kirol ekimenen bat burutzen badute Usurbilen, izena emanda badaude dagokien Elkarte Erregistroan eta Udalerrirako interesgarriak direla iritzitako kirol jarduerak baldin badira.
Eskariak Kirol Patronatuko egoi-tzan, hau da Oiardo kiroldegian aurkeztu behar dira Kirol Patronatuak jarriko dituen eskari-orrietan, eta eskaera egiteko, dokumentazio hau eraman behar da Usurbilgo Kirol Patronatura: diru laguntza eskari normalizatua, jarduerei buruzko -fitxak, eskatzailearen NANaren fotokopia, identifikazio Fiskalaren Kodearen kopia, Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunera egotearen eta Ogasuneko betebeharrak betetzearen agiria eta Udal Erregistroan dauden datuak diru laguntza eskatzen den unean benetakoak direla adierazten duen agiria.
En Tuenti
Kirol arloko diru-laguntzak eskatzeko aukera izango da uztaila hasiera bitartean

Herrian garatzen diren kirol-ekimenak diruz laguntzea du helburu.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.