diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Errotulu nagusiak euskaraz jar ditzaten kanpaina merkatari eta ostalarientzat

PASAIA - ERRENTERIA

Errotulu nagusiak euskaraz jar ditzaten kanpaina merkatari eta ostalarientzat

09.06.10 - 02:42 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
:: Egarriz oiartzun. Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak sinatuta duten hitzarmenari esker, martxan dago merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. Egitasmo honekestablezimenduetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzen laguntzeko doako zerbitzua eskaintzen du.

Oraingo honetan, herriko komertzio eta jatetxeetan errotuluak euskaraz jartzearen garrantziaz ohartarazi nahi izan dituzte herriko merkatari eta ostalariak. Izan ere, kanpoaldeko errotuluak eragin handia du herriko hizkuntza paisaian eta baita euskararen erabileran ere.

Zerbitzua euskaraz eskaintzeko gai direnen kasuan, kanpoko errotulazioa (eta beste edozein idatzi) euskaraz egoteak, bezeroa harremana euskaraz hastera bultzatzen du. Zerbitzua euskaraz emateko gai ez direnen kasuan berriz, bezero euskaldunak eskertu egiten du dendariaren ahalegina,eta zerbitzua hobetzen saiatu izanaren adierazgarritzat hartzen du kanpoko errotulaziorako eta gainerako idatzietarako euskara hautatzea.

Oiartzungo Udalak, euskarazko errotuluaren %50 finantzatzen du (300€ko mugarekin). Diru lagun-tza hauek jaso ahal izateko baldin-tzak honakoak dira: Errotuluak euskara hutsean eta euskaraz egoki idatzita egon behar du.

Errotulua aldatzea eta euskara hutsean jartzea pentsatzen dutenek, edo establezimendu berria ireki eta errotulua euskaraz jarri nahi dutenek laguntza eskatzeko egin beharrekoa oso erraza da: Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko suspertzailearekin harremanetan jarri (argibideak jasotzeko, zalantzak argitzeko, eskaera orria jasotzeko, paperak betetzen laguntzeko eta baita testuak euskaraz egoki ida-tzita daudela ziurtatzeko ere). Eskaera orria bete; Eskaera orriari erantsi beharrekoak lortu: errotuluaren fakturaren fotokopia konpultsatua eta errotulua eta dendaren kanpoaldea nola geratu den erakusteko argazkia.

Beraiekin harremanetan jartzeko bide ezberdinak dituzte merkatari eta ostalariek: Fermiñene etxea Aialde kalea 2, 1. solairua edo telefonoa: 943 26 01 82 e-posta: tturttur.oiartzun@gmail.com Gogoratu, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eskaintzen duen zerbitzua doakoa dela.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.