diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Donostiako Orfeoia Alegian ekainaren 12an

ALEGIA

Donostiako Orfeoia Alegian ekainaren 12an

Txintxarri Egunarekin batera, 50. urteurreneko ospakizunik garrantzitsuenetariko bat izango da

05.06.10 - 02:35 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Alegiako Txintxarri abesbatzak aurkeztu ditu bere 50. urteurrena dela eta antolatu dituen ekitaldiak. Horien artean, duen pisuagatik eta datorren asteburuan bertan egingo delako, Donostiako Orfeoiaren kontzertua dugu ezinbestean aipatu beharreko bat. Ekainaren 12an izango da kontzertu hori, arratsaldeko 20:15ean Alegiako Joan Bataiatzailea Deunaren elizan. Sarrera doakoa izango da. «Donostiako Orfeoiak hitzarmen moduko bat dauka Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, bere musika herrietan zabaltzeko. Hori dela eta, urtean zehar hiruzpalau kontzertu eskaintzen ditu herrietan. Urteurrena zela eta, eskaera egin genuen eta baiezkoa jaso genuen hasieratik», azaldu zuen aurkezpenean Garbiñe Orbegozok, abesbatzeko zuzendariak. Laurogeita hamar lagunek osatutako taldea etorriko da Alegiara, eta kantu ezagunak eskainiko dituzte, besteak beste, Jose Uruñuelaren Maitia nun zira, Haendelen Alleluia edota Javi Bustoren Ave Maria.
Ekainean bertan beste bi ekitaldi ere badituzte. Batetik, San Joan bezperan Pedro Joxe Iguain alegiarraren Salve Regina abestuko dute elizan, eta ondoren, musikarien laguntzaz Bordon Dantza eskainiko dute plazan, San Joan sua piztu aurretik. Bestetik, ekainaren 26an, kantuaren eta jolasaren tailerrean parte hartu duten gaztetxoek kontzertua eskainiko dute Alegiako kultur etxean, Txintxarri eta Txintxarri Txiki abesbatzekin batera. «6 eta 7 urteko hemezortzi neska-mutil dabiltza tailer honetan, bitxia bada ere, gehienak mutilak», adierazi zuen Nerea Pikabea abesbatzako kideak. «Haurrei modu dinamiko batean musikaren munduan murgiltzen laguntzea da tailerraren helburua. Hilaren 26ko kontzertuan beraiek izango dira protagonista, Txintxarri Txikikoekin batera, eta helduen abesbatza talde gonbidatua izango da kasu honetan».
Uztailaren 18an izango da urteurrenaren hurrengo hitzordua. Karmengo Amaren jaietako igandean txistulari talde batek eta Txintxarri abesbatzak alardea eskainiko dute herriko plazan; emanaldi hau euskal kanta ezagunez osatuta egongo da.
Eta abuztuan geldialdia egin ondoren, uda ostean jarriko dira berriz ekitaldiak martxan. Oraindik urrun badaude ere, horien artean urriaren 24an ospatuko den Txintxarri Eguna litzateke azpimarragarriena. Egun horretan Xabier Sarasola beasaindarrak Txintxarri abesbatzarentzat enkarguz egin berri duen kantua estreinatuko da; Felix Irazustabarrena alegiarrak jarri dizkio hitzak kantu horri. Horrez gain, 50 urte hauetan noizbait abesbatzan kantari aritu diren guztiei egun horretan eskainiko den kontzertuan parte hartzeko gonbita egingo zaie.
Abesbatza zenbakitan
Xefe Balerdi abesbatzako kideak zenbakitan deskribatu zuen abesbatzaren 50 urteetako ibilbidea. «500 partitura ikasi ditugu, 250 lagunek abestu dugu bertan, 500 kontzertu eskaini ditugu Alegian eta beste 100 herritik kanpo.». Lan asko egin izanaren isla dira, inondik ere, datu horiek. «59ko udazkena zen lehen urratsak eman zirenean, debekuz beteriko garaia; herrian kanturako grina handia zen, ordea. Gogo horri ordura arteko parrokiako koruko esperientzia batu zitzaion eta Joxe Gastesi herritar talde bati ahotsa lantzen eta ganbaran gordeta zituen euskal doinuak erakusten hasi zen», zioen Mila Begiristain abesbatzako kideak koruaren sorrerari buruz. «Ordutik gaur arte egindako bidea da belaunaldi berriei utzi nahi geniekeen oparia».Elena Orbegozo azpeitiarrak egin du urteurrenerako irudia. Fa klabea gogorarazten duen pentagrama bat da, eta bertan notak edo abeslariak izan daitezkeenak irudikatu ditu.
Gaur Musikaz Blai
Ibon Azpilikueta Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteko lehendariak azaldu bezala, gaur Musikaz Blai eguna ospatuko da Alegian. Herriko Kultur Batzordeak antolatu du, abesbatzaren urteurrena aitzakia gisa hartuta. «Herriko hainbat musikarik parte hartuko du bertan, eta tartean izango dira Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzak», argitu zuen.
Haurrentzako musika tailerrekin eta gosari musikatuekin hasiko da eguna; azken hauetan piano, gitarra eta kantu emanaldiak eskainiko dira herriko tabernetan. Eguerdian kalejira herrikoia egingo da, eta herri bazkariaren ostean Keiran eta Oinazez taldeen kontzertuak izango dira plazan. Iluntzean alboka doinuek alaitutako poteoa egingo da. Gauean, Bertsokeriak, Ziklox Garaialde eta Manillares Iturriaga arituko dira Tontokalen, eta hauen ostean Itzel taldearekin berbena izango da plazan.
En Tuenti
Donostiako Orfeoia Alegian ekainaren 12an

Jaialdia. Pikabea, Orbegozo, Begiristain, Azpilikueta eta Balerdi aurkezpenean. :: GOIKOETXEA

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.