diariovasco.com
Martes, 14 febrero 2012
cubierto
Hoy-5 / 6||Mañana4 / 9|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Euskararen eskaintza altua

AZPEITIA

Euskararen eskaintza altua

Azpeitian egindako neurketaren arabera %70ekoa da herritarrei egiten zaien euskara eskaintza. Hala ere, euskararen ezagutza (%85) eta kale erabilera (%86) altuagoak dira

26.05.10 - 02:03 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Azpeitian euskararen eskaintza zenbatekoa den neurtu du Soziolinguistika Klusterrak, Euskaini indizea erabiliz. 2009an eta hilabete bateko tartean 544 erakunde, enpresa eta talde ikertu ondoren, neurketarako erabili den 0 eta 1 arteko eskalan, 0,70ekoa da euskarazko eskaintza, %70ekoa gutxi gorabehera.
Elkarte, enpresa eta taldeek herritarrekin komunikatzeko erabili ohi duten hizkuntza neurtzen du Euskainik. Azpeitiko kasuan eskaintza altua da. Horretan bat etorri dira Euskainiren arduradun den Soziolingustika Klusterreko Olatz Altuna eta Udaleko Euskara Batzordeburu Ana Mendizabal, datuak aurkezterako orduan. Hala ere, batzordeburuaren esanetan, Azpeitian nabarmentzeko datua da, azterketa egin den beste herrietan ez bezala, euskarazko eskaintza ezagutza eta erabileraren azpitik egotearena. «Badago zer hobetua, Estatuko administrazioak, komunikabideek edo publizidadeak ez dute herritarren hizkuntza errealiatearekin bat egiten baina datu altuak dira. Herritarren esku dagoena goian dago. Notable, esango nuke nik baina bikainera jo behar dugu».
Lau urtean behin egingo da aurrerantzean ikerketa hau, Euskara Mahaiak hala erabakita. «Oso garrantzitsua da erabakia, bilakaera aztertzeko aukera emango baitu eta hutsuneak non dauden ikusteko», esan du Olatz Altunak.
Lehen aldiz 2001ean egin zen, esperientzia pilotu gisa, euskararen eskaintzaren inguruko ikerketa Azpeitian. Ondoren metodologia ere aldatu da eta datuak «ez dira alderagarriak».
Ikerketa egiterakoan 544 erakunde, enpresa eta talde hartu dira kontutan. Hizkuntza eskaintza publikoaren erradiografia indize bakar batean bildu da eta aipatu bezala, 0-1 arteko eskalan, 0,7a da euskarazko eskaintza.
Sektoreka
Guztira 3.993 elementu jaso dira. Ikerketa sei sektoretan banatu dute: Administrazioa (Udala eta Mankomunitatea, Forala eta autonomikoa, Estatukoa eta Justizia); Ekonomia (enpresak, komertzioak, zerbitzuak, publizitatea); Gizartea (Kirol elkarteak, kultura , aisialdi eta gastronomia elkarteak; alderdi politiko, sindikatu eta gizarte mugimenduak); Komunikabideak (ida-tzizkoak, ikus-entzunezkoak); Hezkuntza (Arautua eta ez arautua) eta Osasuna (publikoa eta pribatua).
Sektore eta azpisektore hauetako bakoitzean komunikazio motak aztertu dira (errotulazio identifikatzaileak, errotulazio informa-tzaileak, idatzizko komunikazioa zein hizkuntzatan eskaintzen den, lehen hitza (telefonoz adibidez) euskarazkoa al den edo ez, eta, azkenik, euskaraz jarraitzeko gaitasuna). Eskaintzarik altuena gizarte sektorean ematen da (0,95), Hezkuntzan, Administrazioan (0,86), Hezkuntzan (0,82), Osasuna (0,78), Ekonomia (0,70) eta hedabideen sektorean dago euskarazko eskaintzarik bajuena (0,29). «Bertako komunikabideek, herrikoak, euskaraz egiten badute ere, kanpokoek eragin handia dute».
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Euskararen eskaintza altua

Mendizabal eta Altuna. :: E.A.