diariovasco.com
Martes, 14 febrero 2012
llovizna
Hoy2 / 9||Mañana4 / 9|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Larraulgo altxorrak Ekomuseoan daude

LARRAUL

Larraulgo altxorrak Ekomuseoan daude

Hauek ezagutzeko aukera izango dute larrauldarrek bihar, horretarako prestatutako jaian

21.05.10 - 02:39 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Natura, kultura eta gastronomia uztartuz, Larraulen turismoari bultzada bat eman nahian, Ekomuseoa sortu dute. Dina 7 taldeak sortutako proiektua da, Larraulgo Udala, Tolosaldea Garatzen, Tolomendi eta Tolosaldea tour-ek lagundurik. Proiektu berri honetan, herriko baliabideei etekin bat atera nahian buru belarri aritu dira herriko historia, lanbideak, bizimodua eta beste hainbat gairen inguruan datuak biltzen. Orain, museo etnografikoan eta San Esteban elizan bilduta daude eta herriko, bailarako eta urrutitik etortzen diren lagunei ezagutzera eman nahi diete Dina 7 taldea osatzen duten Iñaki Alcalde, Karlos Irazu, Jexus Mari Irazu, Koldo Jauregi, Aitziber Mendiola, Olga Villa eta Pili Otaegik.
Atzo, Larraulgo plazan egindako agerraldian, kultur taldeko kideez gain, Xabier Mujika alkatea, Tolosaldea Garatzeneko Jose Luis Urdangarin, Tolosadea tour-eko Olatz Illarregi eta Tolomendiko Iker Karrera eta Imanol Olano izan ziren. Dina 7 taldekoek esan zutenez, «bistan zegoen museo etnografikoari berrikuntza bat eman behar zitzaiola eta hau aprobetxatuz, herrian dauden baliabide ba-tzuk bultzatu nahi izan ditugu turismo suspertu nahian. Karobiak, errota, herri bideak, baserriak, hauen inguruan kultura eta historia jasota dago eta guk ezagutzera eman nahi dugu». Horrela sortu da Larraulgo ekomuseoa.
Bihar, museoaren eguna
Horretarako bihar jaialdi bat antolatu dute. Goizean hasita, hainbat ekintza burutuko dira. Horien artean, orain hamar bat urte, elizaren zaharberritze lanak tarteko, XVI. mendeko 'grisalla', tenperan pintaturiko erretaula, ikustekoa aukera egongo da. Zuri-beltz eta grisean egindako pintura hau bakarra da Gipuzkoan Aitziber Mendiolak, Dina 7ko kideak, azaldu zuenez. «Estilo erromanikoko artista batek egina da, baina ez dakigu bere izena». Margolan honen balio historiko handia da eta gaur egun, ikusi daiteke erretaularen atzean. Bihar ikusi ahal izango dute larrauldarrek eta bertara hurbiltzen diren lagunek, eta Mendiolaren azalpenak entzunez honen historia ikasi. Elizako 'grisalla' Larraulgo altxorretako bat da, baina bihar museoan jasotako beste asko ikusi eta hauen erabilpena eta bestelako ezaugarriak ikasi ahal izango dira Koldo Jauregik eskainitako azalpenekin. Bestalde, egunean zehar, buztin, egur, ogi eta ukenduak egiteko tailerrak egongo dira eta giro paregabea.
En Tuenti
Larraulgo altxorrak Ekomuseoan daude

Dina7 taldeko kideak, J. Luis Urdangarin, Xabier Mujika alkatea, Tolomendiko Karrera eta Olano eta Tolosaldea tour-eko Olatz Illarregi.

Larraulgo altxorrak Ekomuseoan daude

Jauregi museoan jasotako materialaren azalpenak ematen.

Larraulgo altxorrak Ekomuseoan daude

San Esteban elizan aurkitzen den grisalla. :: BELAUNTZARAN

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.