diariovasco.com
Martes, 29 mayo 2012
sol
Hoy14 / 19||Mañana15 / 18|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Gidabaimena euskaraz ere atera daiteke

AZPEITIA

Gidabaimena euskaraz ere atera daiteke

Teoria eta praktika, biak egingo dira euskaraz. Udaleko Euskara Zerbitzuak, ikastetxeek eta autoeskolek ipini dute abian kanpaina

13.05.10 - 02:12 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
«Gidabaimena euskaraz ateratzearena beste pauso bat da lehendik ere ona den euskara zerbitzuaren eskaintza zabaltzeko, gure bizitzako une denetara nahi baitugu euskara zabaltzea», adierazi berri du prentsaurrekoan Kultura eta Euskara batzordeburu Ana Mendizabalek.
Hemendik aurrera, Azpeitian gidabaimena ere euskaraz atera ahal izango da. Kanpaina abian da dagoeneko. Bertan, Euskara zerbi-tzuaz gain, herriko ikastetxeek (Urola Ikastola, Iraurgi Ikastetxea eta Ikasberri Azpeitiko Ikastola) eta autoeskolek (Urola eta Lagunak) hartu dute parte. Protagonisten esanetan, egin den esfortzua handia izan da. «Pauso ikaragarria eman da, bai terminologia aldetik, testak, liburuak... euskaraz eskaini ahal izateko».
Zailtasunak ere aipatu dituzte. «Ohitu egin beharko da, terminologia berezia da baina denborarekin geureganatuko dugu», adierazi zuen Mendizabalek. Izan ere, gazteak, hauei baitago gehienbat zuzenduta, «D eredutik datoz eta lan mundura sartzen direnean, erdararekin egin ohi dute topo. Orain, euskarazko aukera dute».
Kanpainarekin aurrera egiteko zabalkuntza lanetarako, batxilergoan, ikastetxeen laguntza dute. Euskarri bana ipiniko dute ikastetxe sarrereran eta praktikan, autoeskolek ipiniko dute ekimena, herriko bi autoeskoletako atarietan ere, Urola eta Lagunaken, ikusi ahal izango da euskarria. «Oraingo gazteak hobeto moldatzen dira euskaraz eta ez da lehengo euskaldun zaharren modura. Autoeskolen aldetik azterketa praktikoan izango dugu arazo gehien, azterketa egiten dutenek euskaraz ez jakiteagatik. Erronka polita da», azaldu zuen Lagunak autoeskoletako kudea tzaile Jose Mari Fernandezek.
Saria
Gidabaimena euskaraz ateratzen duten aurreneko hamar lagunek saria eskuratuko dute. Bi lagunen-tzat bazkaria edo afaria izango dute opari inguruko jatetxeetan.
En Tuenti
Gidabaimena euskaraz ere atera daiteke

J.M Fernandez (Lagunak ), Asier Larrañaga (Urola), Ana Mendizabal, Alberto Izagirre (Urola ikastola) eta Mamen Iriarte (Iraurgi). :: E.A.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.