diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Santi Lazkanori biografia

AZPEITIA

Santi Lazkanori biografia

Nekane Zinkunegi kazetariak idatzi du duela 25 urte zendu zen txirrindulariaren liburuxka. Lazkanorenarekin, laugarren liburuxka biografikoa da Uztarria Komunikazio Taldearentzat

06.05.10 - 02:22 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Uztarria Komunikazio Taldeak iazko martxoan abiatutako proiektuaren laugarren alea kaleratu berri du. Santi Lazkano txirrindulari errezildarraren biografia, alegia. Hainbat azpeitiarren inguruko liburuxka biografikoak kaleratzeko ekimenean Julian Bereziartua izan zen lehena. Ondoren, Leo Etxeberria eta Valentina Agirreren bizitzen inguruko lanak aurkeztu zituen.
Uztarriaren helburuetako bat herrian komunikazio munduko gazteei idazteko aukera ematea da. Nekane Zinkunegik jaso ditu Lazkanoren bizitzako gora-beherak. Kazetariaren lehen lana izan da hau eta «Santi Lazkano nor izan zen jakiteko balio izan dit», aitortu du egileak.
Santi Lazkano 1985eko otsailaren 3an hil zen moto istripuz. Txirrindulari aski ezaguna izan zen eta ibilbide oparoa egin zuen gainera. Berea izan zen Lagun Onak Txirrindulari elkartea sortzeko ideia.
Bost euro
Bazkideek dagoeneko etxean jaso dute Santi Lazkanoren biografia. Erosi nahi duenak, herriko liburu dendetan eta Uztarriaren egoitzan eskuratu ahal izango du bost euroren truke. Hurrengo lana Amaia Garmendiari eskainiko zaio eta Xabier Otamendik idatziko du. Guztira, hamabi-hamalau liburuxkek osatuko dute bilduma.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Santi Lazkanori biografia

Santi Lazkanoren senideak eta Uztarriako kideak, aurkezpen ekitaldian. :: E.A.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.