Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Isaak Aranberri 'Engarabi' ikuskizunean hartuko du parte.
ZUMAIA

Flamenkoaren mundura bidaia

Isaak Aranberrik 'Engarabi' ikuskizunean hartuko du parte. Flamenkoa, euskal dantza, poesia eta pintura nahasten dituen saio hau maiatzaren 21ean aurkeztuko da Donostian

J.L. ROMATET

Domingo, 2 de mayo 2010, 04:25

Madrilen flamenkoa ikasten ari den herritar bat dagoela jakiteak bat baino gehiago harrituko du, ziur aski. «Euskal Herrian flamenkoa arraro xamarra da. Gehiago esango dut: Madrileko ijitoei ere arraroa egiten zaie euskaldun bat flamenkoa ikasten egotea», zioen Isaak Aranberrik pasa berri diren santelmotan. «Izena ere galdu dut. 'El vajco' deitzen didate han, Madrileko hizkera propio horrekin», gaineratzen zuen barrezka. Madrilen bizi bada ere, laister gurean izango da, izan ere, Soledad Ruz dantzariak abian jarri duen 'Engarabi' ikuskizuneko partaidea da Isaak. Ikuskizuna maiatzaren 21ean aurkeztuko da Donostian.

Hainbat urtetan euskal dantzen munduan aritua (Zumaiako Musika Eskolako euskal dantzen irakaslea izan da), 2008ko irailean hasi zen flamenkoa ikasten Soledad Ruzek Donostian duen flamenkoko dantza eskolan. «Engantxatu egin nintzen», onartzen du. «Ikasten ari nintzen bitartean, buruan zuen prestatu nahian ari zen ikuskizun baten berri eman zidan Solek. Bere bizipena azaltzeko gogoa zuen; bertako kulturekin elkar lotzeaz gain, berak flamenkoa nola bizi duen kontatu nahi zuen».

Ikasturte horretan bertan erabaki zuen Isaakek kanpora irtetea dantza desberdinak ikastera, horien artean flamenkoa. «Zumaian lanarekin eta euskal dantzekin ez nuen behar adina denbora beste dantza motak ikasteko. Beste dan-tza batzuk egiteko gogoa nuen eta horretarako onena Madrilera joatea zela gomendatu zidaten». Asko pentsatu gabe, eszedentzia eskatu zuen lan egiten zuen Maria eta Jose ikastetxean eta Madrileko bidea hartu zuen. 2009ko iraila zen.

Madrilen dagoenetik, aurrerapen handiak eman dituela dio: «Diferentzia handia dago astean bitan ordubeteko klaseak izan edo eguneko 24 orduak dantzarako izatea». Flamenkoaz gain, dantza klasikoa, jazza (dantza lirikoa eta funky-a) eta tangoa ikasten ari da. «Horrek laguntza handia ematen du mundu honetan».

Pasa den azaroan Soledad Ruz berriro jarri zen harremanetan Isaakekin. «Proiektu honen berri eman zidan eta nirekin ea kontatzerik zuen galdetu zidan». Partaide bakoitzak kontrolatzen dituen zatiak landuz eman zitzaion hasiera proiektuari. «Ikuskizun berezia izango da. 25 lagunek hartzen dute parte eta bakoitzak lan handia egin du. Flamenko puroa egongo da, flamenko fusionatua, euskal dantza tradizionala, euskal dantza fusionatua, poesia, pintura... Musikak ere era desberdin batean entzuteko aukera izango da», argitzen du dan-tzariak.

«Hasiera batean arraroa egin badaiteke ere, jendeari gustatuko zaiolakoan» da Isaak. «Hasieratik garbi izan dugu dantza hauek kultura desberdinetakoak direla eta bakoi-tzaren nortasuna mantendu eta errespetatu beharra zegoela. Horretan ibili gara».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Flamenkoaren mundura bidaia

Flamenkoaren mundura bidaia