diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Euskararen aldeko hitzarmena

AZPEITIA

Euskararen aldeko hitzarmena

Kutxa eta Urola-Kostako udalerriek sinatu zuten atzo. Hamar udalerriko alkateak bildu ziren sinadura ekitaldian eta aurrerago Bidegoian eta Errezil gehituko dira

30.04.10 - 02:17 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Azpeitia, Zarautz, Zumaia, Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Beizama, Orio, Getaria eta Zestoako herriek -Bidegoian eta Errezil ere gehituko dira- euskararen normalizazioaren bidean aurrerapauso garrantzitsua eman zuten atzokoan. Alkateek Gipuzkoa Donostia Kutxa erakundearekin batera, euskara sustatzeko hitzarmena sinatu zuten. «Egun berezia da gaurkoa euskararen normalizazioaren bidean, urrats garrantzitsua ematen dugulako, aurrerapauso handi bat. Kasu honetan, azpimarratu behar dugu Kutxa bera izan dela proiektu hau bideratzeko ate joka etorri zaiguna eta eskertzekoa da ahalegina, izan ere, normalean, Udalak ibili ohi gara erakundeei ate joka», adierazi zuen Azpeitiko alkate Julian Eizmendik.
Kutxako Gizarte Arlo Komunikazio zuzendari Carlos Ruizek hi-tzarmen honekin hartutako «kon-promisoa» azpimarratu zuen. «Euskararen alde gaudela esan bakarrik ez, elkarlana eta jarraipena ere bultzatu behar dira». Beñat Etxepareren hitzak ekarri zituen gogora ordezkariak. «Euskara jalgi hadi plazara, zioen berak. Guk jalgi hadi lan mundura, administraziora..., gehitu nahi diogu».
Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararako zuzendari nagusi Estitxu Alkortak ere euskararen erabilera sendotzeko tresnak sortzearen garrantzia aipatu zuen eta lan hori, «Eusko Jaurlatzirarekin batera» egitearen garrantzia azpimarratu ere. «Azken bolada honetan nahiko laino beltzak ikusten baditugu ere», esan zuen, «nahiago nuke lainoak uxatuko balira».
Alkortak Azpeitiaren hizkuntza politika eta praktika nabarmendu zituen eta Azpeitia «euskararen-tzat arnas-gune» dela adierazi zuen.
Julian Eimendi izan zen hitzarmena sinatzen lehena eta, ondoren, gainerako alkateak banan-bana pasa ziren mahaitik.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Euskararen aldeko hitzarmena

Elkarlana. Urola Kostako alkateak Kutxako ordezkari Carlos Ruiz eta Aldundiko Euskararako zuzendari nagusi Estitxu Alkortarekin. :: E.A.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.