diariovasco.com
Martes, 14 febrero 2012
cubierto
Hoy-5 / 6||Mañana4 / 9|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Udaltopen II. Topaketak hasi dira

LASARTE-ORIA

Udaltopen II. Topaketak hasi dira

Jardunaldi hauetan 'Nerabeen aisia eta lagunartea' gaia landuko da. Irekiera ekitaldia atzo egin zen Kultur Etxean eta guztira, 120 lagun inguru ari dira parte hartzen topaketa hauetan

22.04.10 - 02:31 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Bigarren urtez, Manuel Lekuona Kultur Etxean Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II. Topaketak jarri ziren abian atzokoan. Udaltop jardunaldien bigarren edizio honetan, 'Nerabeen aisia eta lagunartea' gaia jorratzen ari dira eta 'Zer eta nola egin daiteke udaletik nerabeek aisian eta lagunartean euskara gehiago erabiltzeko?', galderari eran- tzuna ematen ahaleginduko dira bertara atzo eta gaur gerturatuko diren txostenemaile eta bestelako partaideak.
Irekiera ekitaldiko aurkezpena Estitxu Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak; Ricardo Ortega, Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordeko lehendariak; Mª Jesús Aranburu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara tea Kultura diputatuak; Lourdes Auzmendi, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak; eta Jokin Azkue, Eudeleko ordezkariak egin zuten.
Ricardo Ortegak azaldu zuen bezala, «iaz topaketak urtero egiteko asmoarekin jaio ziren. Urteroko hitzordua izan nahi dute eta bidea ireki besterik egin ez baldin badugu ere, bigarren edizioan gaude. Iaz 120 lagun bildu ziren eta aurten ere kopurua antzekoa izango da. Ea gure arnasgune bihurtzen dugun Udaltop», nabarmendu zuen Ortegak.
Ponentziak
Aurkezpena bukatu orduko, 'Iparraldea XXI' dokumentala ikus ahal izan zuten bertara gerturatu ziren partaideek eta ondoren, Pello Jauregik bere ponentzia egin zuen 'Esku hartzeko hainbat ildo, hurbilketa sistemikotik begiratuta' izenburuarekin.
Ordu erdiko atsenaldiaren ostean, Aritza Escandon 'Euskararekiko motibazioan eragin: nerabeentzako kontsumo masiboko egitasmoak' aurkeztu zuen, eta geroago, Jaime Altunaren txanda iritsi zen 'HEZHIZ: Hizkuntza Heziketarako dinamizazioak' ponentziarekin. Bazkaldu baino lehen, 'Glisseguna: Ipar Euskal Herriko gazteei zuzendua den surf/skate eguna'.
Bazkaldu ondoren, 'Gizarte-sareak eta euskara 2.0' ikertu ziren eta elkarrizketa sare sozialen, nerabeen eta euskararen ingurua egin zen.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Udaltopen II. Topaketak hasi dira

Irekiera ekitaldia. Auzmendi, Ortega, Aranburu, Azkue eta Alkorta Kultur Etxean. :: TXEMA

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.