diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Oiartzungo merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko doako zerbitzuaren azalpena

OIARTZUN

Oiartzungo merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko doako zerbitzuaren azalpena

07.04.10 - 02:52 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, martxan da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. «Oraingoan, euren establezimenduetan zerbitzua euskaraz ematen laguntzeko eskura dituzten doako zerbitzu eta materialen berri emateko zuzendu gara merkatariengana», dio hitzarmenak. Beste behin ere, merkatariak eta ostalariak euren zerbitzua euskaraz ematera animatu nahi izan dituzte. Batetik, belaunaldi berriak euskaraz ongi prestatuak eta euskara eske datozelako eta bestetik, euskara establezimenduaren kalitate ezaugarri garrantzitsua delako, besteak beste, bezeroekiko errespetua erakusten duelako. Zerbitzua euskaraz eskaintzen laguntzeko, honako zerbitzuak dituzte eskura: Itzulpen eta Hizkuntza aholkularitza zerbitzua: Testuen zuzenketa eta itzulpena koloretako paper diseinatuetan maketaturik.
Informazio oharrak: Establezimenduaren atean jartzeko oharrak: 'Zabalik-Itxita', 'Oraintxe nator'. Txartelak: 'Merkealdia', 'Eskaintzak', 'Lehen/orain' (bi prezioak jartzeko).
Eranskailuak: 'Hemen euskaraz egin dezakezu', 'Jatetxe honetan menua euskaraz'. Talonarioak: fakturak, entrega agiriak, baleak eta ordainagiriak. Hiztegi sektorialak. Euskara eskolak: Merkatariei eta ostalariei zuzenduriko ikastaroak. Diru laguntzak: Establezimenduaren errotulua euskaraz jartzeko. Poltsak euskaraz jartzeko. Euskara eskoletarako.
Honela, merkatariek eta ostalariek beren establezimenduaren kalitatea dohainik hobetzeko aukera dute. Izan ere, zerbitzu honen laguntzaz establezimenduak kalitatea irabaziko du eta dohainik!
Jakinarazi digutenez, zerbitzu honen berri emateko gutuna bidali diete merkatariei eta ostalariei. Baina, baten batek zerbitzuaren eskaintza postaz jaso ez badu edo zerbitzuaren erabiltzaile izan nahi badu, arduraduneekin harremanetan jartzeko eman behar dituen pausoak ondorengoak dira: Aurrez aurre, Fermiñene etxea, Aialde kalea 2, 1.solairua. Telefonoz: 943260182. e-postaz: tturttur.oiartzun @gmail.com.
Amaitzeko, herritarrei, bezeroei, euren merkatari edo ostalariak zerbitzua euskaraz eskaintzeko hutsuneren bat duela iruditzen bazaio, zerbitzu honen berri eman eta zerbitzua erabiltzera bultzatzeko guztiei dei egiten diete.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.