diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Potxoenea eraikina kultur gune bihurtzeko eraikuntza lanekin hasi dira

USURBIL

Potxoenea eraikina kultur gune bihurtzeko eraikuntza lanekin hasi dira

Altuna y Uria S.A. enpresa da 18 hilabetetan lan hauek egingo dituena eta prestakuntza lanekin hasiak dira dagoeneko

06.04.10 - 03:19 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Potxoenea etxea birgaitzeko lanen prestakuntzak egiten hasiak dira dagoeneko. Eraikuntza lan hauen ardura duen Altuna y Uria S.A. enpresako langileek grua handi bat jarri dute dagoeneko eta hemendik aurrera herriko kultur ekipamendua osatuko duen espazio berri bat antolatzeko lanetan buru belarri sartuko dira. Martxoan izan zen ezohiko udalbatzan Potxoenea eraikinari dagokion udal ondasun inbentarioko fitxa behin betiko onartu zen, aldaketaren jendaurreko epealdian izandako alegazioa erantzun ostean. Horrez gain, 2010eko udal aurrekontuetan 400.000 euro bideratuko dira, iaztik aurreikusita zeuden 400.000 euroei gehituz.
Izan ere, udalak bere garaian eraikina zabaldu eta ekipamendu publikorako bideratzeko Usurbilgo Herrigunearen Babeserako Plan Bereziaren aldaketa behin betikoz onartu ostean, obrak gauzatzeko lehiaketaren deialdia egin zuen. 841.388,31 eurokoa zen lan hauek gauzatzeko lizitazioa. Altuna y Uria S.A. eraikuntza enpresari egindako esleipenaren zenbatekoa, berriz, 772.425,62 eurokoa izan da BEZ-a barne.
Sutegiren osagarria
Enpresa honek 18 hilabeteko epea du Potxoenean aurreikusita dauden lanak aurrera eramateko. Udal gobernuak Potxoenea kultur talde guztiak bilduko dituen etxea izatea nahi du, herriko kultur dinamizazioan lagunduko duena. Aspaldiko egitasmoei eutsiz, Potxoenea kultur gune bihurtu nahi dute, kultur dinamikaren motore izanez. Sutegi kultur etxearen funtzio osagarria beteko luke Potxoeneak, kultur eragileek ekipamendua eskura izateko. Herriko kultur taldeen bilgune den Kultura Aholku Batzarrean landu zen proiektua, bertan egindako ekarpenak kontuan hartuz.
Sutegiren osagarria izango da Potxoenea eta bi guneen artean kultur azpiegitura sendoa osatuko dute Usurbilentzat. Aurrreikusten den antolakuntzaren arabera, kultur etxe berri horretan egongo dira fisikoki udaleko kultur arloko langileak, herritarrenganako zerbitzua hobetzeko. Bestalde, erabilera ani-tzeko gelak izango ditu, batetik ekintzak antolatzeko eta bestetik, herriko taldeei elkartzeko gunea eskaintzeko.
Josu Tellabidek idatzitako 'Usurbilgo baserri eta baserritarrak' liburuaren arabera Elizaldeko kaskoan aurkitzen da eraikin hau, Irazu kalean, karkaba estu batek San Salbatore elizatik banatzen duela. Arrillaga edo Arribillaga izenekin agertzen da dokumentuetan, baina herritarrek 'Potxonea' ezizenez esaten diote. Saroe jauregiko jabegoa da. 1760an erre egin zen eta ondoren berreraiki egin zuten. Beharbada, 1689an Ignacio de Soroa kapitainaren jabegoa zen eta etxe hau eta 'Urdincho' bera dira. «La cassa de Urdincho sitta en la misma villa a espaldas de la parroquial de ella...», dio dokumentu batean.
En Tuenti
Potxoenea eraikina kultur gune bihurtzeko eraikuntza lanekin hasi dira

Lanak. Grua handi bat jarri dute dagoeneko eraikinaren ondoan.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.