diariovasco.com
Martes, 14 febrero 2012
llovizna
Hoy2 / 9||Mañana4 / 9|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
«Eguneroko kontuek garrantzi handia dute gure bizitzan»

Jabier Muguruza, Kantautore eta musikaria

«Eguneroko kontuek garrantzi handia dute gure bizitzan»

Bere hamargarren lana, 'Taxirik ez', aurkeztuko du musikari irundarrak bihar Amaian

19.03.10 - 02:13 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Jabier Muguruzak azpimarratzen duenez, bihar eskainiko duen kontzertua «berezia» izango da. Bere jaioterrian aurkeztuko du bere hamargarren lana kantautore irundarrak.
- Nola definituko zenuke zure hamargarren lan hau?
- Aurreko diskoa nere aitaren heriotzagatik oso markatua zegoen. Nahiko iluna zen, musika aldetik oso biluzia... Oraingoan, ordea, nik uste dut bai tematikan eta bai musikan beste argia badagola. Argi-tsuagoa da lan hau, beste koloreak ditu, abestiek base erritmikoa dute...
- Izenburu bitxia du diskoak, 'Taxirik ez'. Zergatik aukeratu zenuen?
- Diskoko kantu baten esalditik aukeratu nuen izenburua. Nire iri-tziz, titulua belarritik ondo sartu behar da, sonoritate edo zerbait berezia izan. Nire ustez, 'Taxirik ez' baldintza hauek betetzen ditu. Abesti horren testua lantzen ari nintzen, eta esaldi hori erakargarria eta indarraz beteta iruditu zi-tzaidan.
- 2009ko udazkenean argitaratu zen diskoa. Nolako harrera jaso du lehen hilabete hauetan?
- Lanarekin pozik nago. Uste dut egin nahi nuena diskoan isladatuta dagoela. Beste aldetik, zuzenekoetan krisialdi gogorra bizitzen ari gara musikariok. Oso bitxia da: krisia formatoarena dela zabaldu da gizartean, baina zuzenekoetan ere gertatzen hari da. Udaletan ez dago dirurik, kulturarako are gutxiago, eta kontratazio aldetik asko sumatzen ari gara egoera zail hau.
- Eguneroko gaiak jorratzen dituzu lan honetan, edozein identifikatzeko modukoak...
- Nire ibilbidea edo estiloa jarrai-tzen dut. Nahiago izaten dut eguneroko bizitzari erreparatu eta hain garrantzitsuak ez diruditen gauzak garatu. Adibidez, badago kantu bat diskoan, 'Ezjakintasunak', pertsona bat ezagutzerakoan nola agurtu, nola tratatu edo nola hurbiltzeaz hitz egiten duena. Itxuraz, testu tribiala edo azalekoa da, baino jende askok hurbildu zait esanez erretratatuak sentitzen direla. Eguneroko kontuak garrantzi handia dute gure bizitzan.
- Kanariar uharteetan ere zure abestiak entzuteko aukera izango dute ekainean...
- Bai, 'Arrecife de las músicas' nazioarteko jaialdian. Ekitaldi inportantea da eta oso pozik nago aurtengo edizioan nere diskoa aurkezteko aukera izateagatik. Sari bat jasotzea bezala izan da, aurrera jarraitzeko indarra ematen dizute honelako errekonozimenduek.
- 'Aitarekin bidaian' antzezlanean musikari lanetan ibili zara. Nola bizi duzu esperientzia?
- Ederra eta gogorra izan da, aldi berean. Jose Ramon Soroiz eta Joseba Apaolaza aktoreak bi 'fenomeno' dira, izugarria da nola lantzen dituzten emozioak eszenatokian. Donosti Antzerki saria jaso dugu duela gutxi eta oso pozik gaude. Niretzat esperientzi berria zen eta hasieran gogorra egin zitzaidan, momentu horretan diskoa prestatzen ari nintzen eta, baina pozik nago egindako lanarekin.
- Bihar Amaian aurkeztuko duzu 'Taxirik ez'. Nola sentitzen zara Irunen kontzertu bat eskaintzerakoan?
- Berezia da norberaren jaioterrian jotzea. Hor daude zure senideak, aspaldiko lagunak... Giro berezi bat sortzen da. Alde batetik oso polita da, beste aldetik zerbait mugitzen zaizu barrutik, urduritasun pixka batt sentitzen duzu. Baina azken finean gauza ederra da, eta bihar ere kontzertu ederra eskainiko dugu.
En Tuenti
«Eguneroko kontuek garrantzi handia dute gure bizitzan»

Kolore ezberdinak. Jabier Muguruzak 'Taxirik ez' diskoaren abestiak eskainiko ditu. :: GABRIELA BARNUEVO

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.