diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Laura Albistegi laugarren sailkatu zen pista estaliko Euskaldiko txapelketan

ATLETISMOA

Laura Albistegi laugarren sailkatu zen pista estaliko Euskaldiko txapelketan

17.03.10 - 02:34 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Asteburu honetan, Donostiako Belodromoan pista estaliko Euskadiko txapelketa ospatu da eta bertan, Laura Albistegi 4. sailkatu da 1,55m.ko jauziarekin. Ez da bere urteko markarik onena izan baina ez dago gaizki.
Natalia Ourmakaevak aldiz, ez zuen bere egun onena izan eta egin dituen sei jaurtiketak nuloak izan dira. Aipatzekoa da pasa den astean Sevillan jokatutako 23 urtez azpikoen Espainiako txapelketan, Nataliak 2. postua lortu zuela 12.83m.ko markarekin.
Bestalde, asteburu honetan baita ere eskolarteko Euskadiko kross txapelketa izan dugu Barakaldoko Gorostiza zelaietan. Bertan Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako selekzioak eta bederatzi klub edo ikastetxerik onenak izan dira (guztira 68 atleta). Gipuzkoako selekzioakin Txomin Osoro eibartarra izan da eta 22. postuan sailkatu da. Club edo selekzio arteko sailkapenean 4. postua lortu dute hirugarrenakin (Urdaneta) puntuetara berdinduta.
Aurreko asteburuan ere izan ziren beste txapelketa batzuk. Euskadiko kross txapelketan, klubeko hiru atletek parte hartu zuten. Kadete mailan, Ibrahim El Moussaoui 8. postuan sailkatu zen. Jubenil mailan, Asier Selas 32. izan zen eta beterano mailan, Juan Jose Malvar 167. izan zen seniorrekin batera korritutako lasterketan.
Donostian, bestalde, neguko jabalina jaurtiketako Gipuzkoako txapelketa ospatu zen eta kadete mailan podiumeko hiru lekuak eibartarrentzat izan ziren. Ibrahim El Moussaoui lehenengo, Tomas Vouilloz bigarren eta Txomin Osoro hirugarren izan ziren. Jubenil mailan, Asier Aspiazu izan zen txapelduna.
En Tuenti
Laura Albistegi laugarren sailkatu zen pista estaliko Euskaldiko txapelketan

Tomás Vouilloz, selekzioarekin.

Laura Albistegi laugarren sailkatu zen pista estaliko Euskaldiko txapelketan

Txomin Osoro podiumean.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.