diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Zilarrezko domina, urrezko eskerra

CULTURA

Zilarrezko domina, urrezko eskerra

Euskal Herriko Txistulari Elkarteak hiru txistulari handi omendu zituen atzo Urretxun. Herriko txistulari taldearen urrezko ezteiak ospatzeko egin zuen urteko batzar nagusia Urretxun Elkarteak

14.03.10 - 02:25 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Formaltasuna eta goxotasuna uztartu zituen ekitaldian, musika nagusi zela betiere, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen zilarrezko dominak jaso zituzten horretarako merezimendu franko egindako Javier Hernández Arsuaga donostiarrak, Txomin Aurrekoetxea pasaitarrak eta Sabin Bikandi galdakaoarrak. Domina zilarrezkoa izan arren, urrezko esker ona adierazi zieten adiskideek hiru txistulariei. Hiruak izan dira, uneren batean edo bestean,
'Txistulari' aldizkariko zuzendariak, eta hiruak direnez talentu handiko konposatzaile eta moldatzaileak, haien lanen interpretazioak hartu zuen ekitaldi bereziaren zati handia. Txistulariak ez ezik, Jose Ignazio Ansorenaren aginduetara Secundino Esnaola Musika Eskolako ikaslez osatutako abesbatza ere aritu zen. Labeaga aretoan egindako ekitaldi bereziaz amaitu zen, hain zuzen, atzo Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Urretxun, bertako txistulari taldearen 50. urteurrena ospatzearren, burutu zuen urteroko batzarraren goizeko saioa. Omenaldi eta festa kutsua izan zuen batzarrean -arratsaldeko erromeria izan zen azkeneko ekitaldia-, besteak beste, Zuzendaritza Batzordea berritu zen, Pello Ibarguren hautatuz lehendakari Garikoitz Mendizabalen ordez.
En Tuenti
Zilarrezko domina, urrezko eskerra

Omenduak. Javier Hernández Arsuaga, Txomin Agirregomezkorta eta Sabin Bikandi. :: DAVID APREA

Zilarrezko domina, urrezko eskerra

Laguntzaileak. Secundino Esnaola Musika Eskolako kantariak. :: D.A.

Zilarrezko domina, urrezko eskerra

Kalez kale. Kalejiran joan zen elizatik udaletxera. :: DAVID APREA

Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.