diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Altuna y Uria S.A. enpresak gauzatuko ditu Potxonea eraikina eraberritzeko lanak

USURBIL

Altuna y Uria S.A. enpresak gauzatuko ditu Potxonea eraikina eraberritzeko lanak

18 hilabeteko epea izango dute eraikin hau kultur gune bihurtzeko lanak aurrera eramateko

07.03.10 - 02:54 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Altuna y Uria S.A. enpresa izango da datozen hilabeteetan Potxonea eraikina eraberri-tzeko lanak egingo dituena. Halaxe erabaki du udalak obrak eslei-tzeko lehiaketa aurrera eraman ostean. Eraikin hau eraberrituko dute zabalkuntza atseden eta kultural ekipamendu bezala egokitzeko.
Udalak bere garaian eraikina zabaldu eta ekipamendu publikorako bideratzeko Usurbilgo Herrigunearen Babeserako Plan Bereziaren aldaketa behin betikoz onartu ostean, obrak gauzatzeko lehiaketaren deialdia egin zuen. 841.388,31 eurokoa zen lan hauek gauzatzeko lizitazio prezio osoa eta 18 hilabeteko epea izango du obra hau gauzatzeko ardura hartu duen Altuna y Uria S.A. eraikuntza enpresak. Esleipenaren zenbatekoa, berriz, 772.425,62 eurokoa izango da BEZ-a barne.
Udal gobernuak Potxoenea kultur talde guztiak bilduko dituen etxea izatea nahi du, herriko kultur dinamizazioan lagunduko duena. Aspaldiko egitasmoei eutsiz, Potxoenea kultur gune bihurtu nahi dute, kultur dinamikaren motore izanaz. Sutegi kultur etxearen funtzio osagarria beteko luke Potxoeneak kultur eragileek ekipamendua eskura izateko. Herriko kultur taldeen bilgune den Kultura Aholku Batzarrean landu zen proiektua, bertan egindako ekarpenak kontuan hartuaz.
Izan ere, egitasmo hau ez da gaur goizekoa. Duela urte batzuk, azkenaurreko legegintzaldian, udal-gobernuak gaztetxe moduko bat egiteko asmoa zuen Irazu kaleko Potxo Enea eraikinean, Kultur Etxe berriaren osagarri izango litzatekeena. Bertan hiru solairu jartzeko asmoa zuten. Lehenengoan gaztetxe edo gazteleku antzeko bat jarri ahal izateko, gazteentzako lekua hain zuzen ere. Bete beharreko baldin-tza guztiak bete eta antolaketa egoki bat jartzea zen aurreko udal-gobernuaren asmoa. Bigarren solairuan, kultur elkarteentzako gelak egokitu nahi ziren gazteen topaketak egiteko bilera gelez gain eta hirugarren solairuan areto balioanitz bat jarri nahi zuten bertan. Igogailua ere jartzekotan ziren, baina kanpotik.
2003. urteko maiatzaren 22ko udalbatzan eraikin honetan kultur etxea eta Gaztelekua egokitzearren, haren birgaitze obrak Teus S.A. enpresari esleitu zitzaizkion 321.517 euroko kostuarekin, baina ia hiru urte geroago kontratu hori suntsitzea erabaki zen.
Erabaki hau hartzerakoan hainbat puntu hartu zituzten kontuan. Hasteko, Construcciones Teus enpresako ordezkaria kontratua formalizatzera ez zen emandako epean etorri eta ez zuten behin-behineko bermerik jarri udaletxean. Udalaren aldetik, berriz, 2003ko maiatzaren 25eko hauteskundeen ondorioz sortutako udal-gobernua hainbat proiektu eta ekimen berraztertzen hasi zen, horien artean Potxoenea etxea eraberritzearena eta beste gai batzuei lehentasuna eman zitzaien. Horregatik, eraikin hau berritzeko lanak esleitu ziren egunetik kontatzen hasita urtebetez atzeratzeko proposamena egin zion Udalak enpresa horri eta honek ez zuten inongo oztoporik jarri. Hala ere, ez zuten atzerapeneko hitzarmenik sinatu.
Udala behin eta berriz ahalegindu omen zen Teus enpresarekin telefonoz harremanetan jartzen kontratua sinatzeko, baina inork ez zuen hartzen. Izan ere, eraikuntza enpresa horrek porrot egina zuen eta ezin zuten kontraturik izenpetu. Aurretik, gainera, 2003ko azaroan ordainketa-etenduraren eskaera egin zuen enpresa honek. Azken arrazoi hauek izan ziren Udalak kontratua suntsitzea proposatzeko arrazoi nagusiak.
Ondoren, geldirik egon zen egitasmo hau, baina 2007ko udal hauteskundeen ondoren sartutako udal gobernu berriak berriz ere heldu zion egitasmoari. Usurbilgo Herrigunearen Babeserako Plan Bereziaren aldaketa behin betikoz onartu zuen udalbatzak 2009ko martxoan. Erabaki honekin Kultur ekipamendu publiko kalifikazioa izango luke Potxoeneak eta Kultur ekipamendu publikoko erabilera izango luke sotoan, beheko solairuan nahiz goiko solairuetan.
Errekurtsoa
Aldaketa behin betiko onartu ondoren, ondoko etxeko jabekideek berraztertze errekurtsoa tartekatu zuten erabakia errekurrituz Izapidetutako Plan Bereziaren aldaketak Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako xedapenak urratzen zituela, eta beraz, planteatutako aldaketa burutzeko Arau Subsidiarioen Aldaketa puntuala sustatu beharko litzatekeela argudiatuz, besteak beste. Eskaera guztiak ez zituen onartu udalak, errekurtso hori partzialki onartua izan zen.
Josu Tellabidek idatzitako 'Usurbilgo baserri eta baserritarrak' liburuaren arabera Elizaldeko kaskoan aurkitzen da eraikin hau, Irazu kalean, karkaba estu batek San Salbatore elizatik banatzen duela. Arrillaga edo Arribillaga izenekin ager-tzen da dokumentuetan, baina herritarrek 'Potxonea' ezizena esaten diote. Saroe jauregiko jabegoa da. 1760an erre egin zen, eta ondoren berreraiki egin zuten. Beharbada, 1689an Ignacio de Soroa kapitainaren jabegoa zen, eta etxe hau eta 'Urdincho' bera dira. «La cassa de Urdincho sitta en la misma villa a espaldas de la parroquial de ella...», dio dokumentu batean.
En Tuenti
Altuna y Uria S.A. enpresak gauzatuko ditu Potxonea eraikina eraberritzeko lanak

Potxone kultur gune bihurtzeko lanetan laster hasiko dira.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.