diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Topikoetatik harago dagoen Iparraldea erakutsi nahi die gazteei film batek

CULTURA

Topikoetatik harago dagoen Iparraldea erakutsi nahi die gazteei film batek

04.03.10 - 01:53 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Euskara 'bitxia', surfa, pastoralak eta maskaradak. 'Iparraldea XXI' dokumentala egin duten zinegile gazteek lanean murgildu aurretik egin zuten inkestatxo baten arabera, hitz horiek zetozkien nagusiki gogora Hegoaldeko neska-mutilei Iparraldeaz zein irudi zuten galdetu zietenean. Iparraldeko ia 300.000 biztanleen gehiengoaren eguneroko bizimodutik urrun dauden topikoak, alegia.
Muga fisikoak desagertu arren zutik jarraitzen duten «muga psikologikoak» gainditzeko eta Hegoaldean egungo Iparraldearen ezagutza areagotzeko asmoz, 'Iparraldea XXI' 18 minutuko dokumentala ekoitzi dute, elkarlanean, Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Medialab Production-eko Juhane Dascon eta Maxence Peyrasek egin duten filmak gazteei interesatzen zaizkien gaiak hartu ditu batik bat aintzat, topikoetatik harago dagoen Iparralde hori gazteei erakutsi nahi baitzaie bereziki. Hartara, musikak, dantzak, surfak eta bertsolaritzak hartzen dituzte dokumentala osatzen duten sei atalak, gazteen ikuspegitik betiere. Ahalik eta hedapen zabalena izan dezan -Gipuzkoan hori bermatzeaz Foru Aldundia arduratuko da-, euskarazko jatorrizko bertsioari gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko eta katalanezko azpitituluak jarri dizkiote.
Esaten dutenaren aldetik zein kontatzeko moduaren ikuspegitik asko zaindu eta landu duten dokumentala ikusteko bide zuzenena, dena den, internet da, www.iparraldea.info web gunean eta zenbait plataformatan ikus baitaiteke. Eta adi atal guztiak elkarren artean josteaz arduratu den aurkezleari: Ives Salaberri 'Xala' pilotariak hartu du bere gain lan hori, kameraren aurrean kantxan bezain trebea izan daitekeela erakutsiz.
En Tuenti
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.