diariovasco.com
Martes, 14 febrero 2012
llovizna
Hoy2 / 9||Mañana4 / 9|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Antonianoko ikastetxeko ikasleak, Gipuzkoako taldekako mahai-teniseko txapeldunak

MAHAI-TENISA

Antonianoko ikastetxeko ikasleak, Gipuzkoako taldekako mahai-teniseko txapeldunak

10.02.10 - 02:05 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Bi igandez jarraian, joan dira Antoniano Ikastetxeko ikasleak Irungo Artaleku Kiroldegira, Gipuzkoako mahai-tenis txapelketan parte hartzera. Urtarrilaren 31n banakako mahai-tenis txapelketa jokatu zuten, nahiko postu onak lortuz. Baina pasa den igandean, taldekako txapeldunak izatea lortu zuten. Antoniano Ikastetxetik 4 talde animatu ziren parte hartzera, beraien ikastetxeko kirol koordinatzailea den Ane Kanoren eskutik. Talde guztiak 3-4 kidez zeuden osatuak. Zoritxarrez, lehen txandan talde bat kanporatua geratu zen; ondoren, final laurdenetarako atean beste bi taldeak geratuz. Antoniano C izeneko taldea ordea, Pedro Berazadi, Luis Echaniz, Iñigo Godoy eta Ignacio Pardok osatutakoa, pixkanaka- pixkanaka eta lan gogorra eginez, partiduak irabaziz lehen postua lortzeraino iritsi ziren. Bere zeresana du, Gari Aguado ikastetxeko entrenatzaileak ostegunero egiten duen lanak kurtso guztietako ikasleekin.
Carlos Fernandez Irungo Lekaenea mahai-tenis eskolako koordinatzaile eta txapelketako arduradunak dio, Antoniano Ikastetxeko ikasleek gaitasunak dituztela mahai teniserako. «Pala txarrekin Gipuzkoako txapelketa bat irabazteko gai izan badira, beste eskolakoek bezain pala onak izanez gero, zer egingo ote lukete».
Aurreko urtean bezala Antoniano Kiroldegian Urola Kostako 2. Mahai-Tenis txapelketa jokatuko da. Zentzu honetan, Ane Kanok, herriko haur guztiei maiatzean jokatuko den txapelketan parte har-tzera animatzen du.
En Tuenti
Antonianoko ikastetxeko ikasleak, Gipuzkoako taldekako mahai-teniseko txapeldunak

Antonianoko gaztetxoak, Gipuzkoako txapeldunak mahai-tenisean.