diariovasco.com
Lunes, 13 febrero 2012
cubierto
Hoy-5 / 6||Mañana4 / 9|
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
Europako eremu urriko hizkuntzen hiriburu bilakatuko da Donostia

AL DÍA LOCAL

Europako eremu urriko hizkuntzen hiriburu bilakatuko da Donostia

10.02.10 - 02:10 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Datorren astean, Europako eremu urriko hizkuntzen hiriburu bilakatuko da Donostia, bertan bilduko baita hilaren 18 eta 19an Hizkuntza Aniztasunaren Sustapenerako Sarea, NPLD (Network to Promote Linguistic Diversity) delakoa. Europako Batzordearen laguntza badu ere, 2007an sortutako sareak ez du izaera instituzionalik, eta hizkuntza plangintzan diharduten erakunde publikoak eta gobernuz kanpoko erakundeak hartzen ditu batik bat bere baitan.
Esate baterako, Eusko Jaurlaritzako, Galiziako Xuntako eta Kataluniako Generalitateko hizkuntz politikarako idazkaritzak dira sareko kide, eta beste horrenbeste esan liteke Europako eremu urriko hainbat hizkuntzaren normalkuntzan ari diren erakunde publikoez. Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak azaldu zuenez, 'lobby' bokazioa du sareak, eta ordezkatzen dituen hizkuntzek Europako Batasuneko erakundeetan presentzia izan dezaten bermatzea du helburu. Euskararekin batera, irlandera, galesa, Eskoziako gaelikoa, estoniera, bretoiera, okzitaniera, katalana, galiziera, frisiera, suediera, finlandiera, norvegiera, lituaniera eta kornubiera daude ordezkatuta sarean.
Bilera 'Donostia 2016' Europako Kultur Hiribururako Hautagaitzan txertatu zuten Etxezarretak zein Marisol Garmendia eta Ainhoa Beola Donostiako udaleko zinegotziek. Beolak gogoratu zuen Donostia dela Euskal Herriko hiribururik euskaldunena, eta Garmendiak azpimarratu zuen euskararen eta, oro har, hizkuntza aniztasunaren inguruko mezua dela Donostia prestatzen ari den hautagaitzaren berezitasun nagusietakoa, «hizkuntzak elkarbizitza, elkarrizketa eta elkar topaketarako» tresna nagusitzat hartuz.
Testuinguru horretan, datorren astean Donostian bilduko diren 40 lagunen eragin gaitasuna baliatu nahi dute Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak hautaigaitzaren alde egiteko. «Hautagaitzaren barruan beraiek ordezkatzen dituzten hizkuntza eta kulturen alde egin dugun apustua aurkeztuko diegu, horietan oinarrituta ere eraikitzen baita Europa», aurreratu zuen Marisol Garmendiak. Ramon Etxezarretak onartu zuen, berriz, «foro txikia» dela Donostian bilduko dena, bere txikitasunean «irradiazio puntu handiak» izan ditzakeela uste badu ere.
En Tuenti
Elecciones 20N
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.