Zumba ikastaroa egingo da Larraulen

A.N.

Ikasturte berriarekin batera zumba ikastaroa antolatu da Larraulen Aiztondo mankomunitateak. Urriaren 3an hasiko dira klaseak. Astearteetan eta ostegunetan izango dira, 19:30etik 20:30era. Prezioa 35 eurokoa izango da eta gutxienez hamar pertsonek eman beharko dute izena taldea osatzeko. Izena emateak irekita daude Aiztondoko bulegoan. Informazio gehiagorako Larraulgo liburutegian galdetu daiteke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos