Zumba festa eta karate erakustaldia gaur arratsaldean Legorretan

NÚÑEZ LEGORRETA.

Gaur hainbat ekitaldi izango dira Legorretan. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera karate erakustaldia izango da plazan herriko karate taldeko ikasleen eskutik. Ondoren, 18:15ean, plazan bertan, zumba festa izango da. Klaudia Nolan eta Tamara Berrocal irakasleek gidatuko dute saioa, eta herritarrekin batera, Ordiziako Txiki Dance eta Zaldibiako Aerobic Girls taldeko kideak izango dira erakustaldian.

Jarraian, 20:00etatik aurrera Legorretako Elekun eta Legazpiko Santikutz abesbatzek emanaldia eskainiko dute Herri Antzokian. Emanaldia Azintzio jaien aurrerari izango da.

Bestalde, Pikuk kirol taldeko kideek urteko bilera izango dute gaur, goizeko 11:30ean Herri Antzokian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos